Deialdi honetan, gehienez 90.000 euro emanen dira 2019rako, eta 45.000 euro 2020rako. Diru-laguntzaren xede diren ekintzek ekarritako gastuaren %70 izanen da gehienez proiektu bakoitzaren diru-laguntzaren zenbatekoa, eta hamaikagarren oinarrian ezarritako irizpidearen arabera emanen da, erabilgarri dagoen aurrekontua bukatu arte.

Honako irizpide hauen arabera baloratuko dira proiektuak edo ekintzak:

a) Lehenik, Tokiko Agenda 21 egin gabe duten udalei emanen zaie diru-laguntza. Talde horren barnean, lehentasuna izanen dute populazio handiena duten entitateen edo entitate multzoen proiektuek.

b) Gero, Tokiko Ekintza eta Jarraipen Plan zaharrenak dituzten entitateei emanen zaie diru-laguntza. Antzinatasunean berdintasunik izanez gero, lehentasuna izanen dute populazio handiena duten entitateen edo entitate multzoen proiektuek.

Informazio gehiago hemen http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2019/4/Anuncio-3/

Esta web utiliza cookies. Puedes ver aquí la política de cookies    Ver
Privacidad