BERTAKO PRODUKTUA

Lacturale

Nafarroako Ekoizpen Integratutako Esnea (Osoa, Erdigaingabetua, Gaingabetua). Ingurugiroarekiko eta animalien ongizatearekiko errespetuan ekoiztua. Elikadura segurtasun handiena eta exijentzia handieneko esnearen kalitate parametroak bermatzen ditu gainera. Exijentzia hauen emaitza honakoak izan dira: estatu mailako sariak “2008 urteko zaporea” eta “2010 urteko zaporea”; nazioarteko sariak “2009 Zapore Gorena”. Honetaz gain MARMk Ekoizpen Integratuaren tankerako sistema berritzaileaz lan egiteagatik “Espainiako Jakiak” saria jaso du.

Ezkurdi, Eztitegia – Erlezaintza Museoa

Erleen portaera eta lan kementsuaren ikerketa gizakion interesa piztu izan du antzinaroaren hastapenetik. Gaur egun erle eztigileak interes handikoak dira, ez soilik eztigintzako jardunagatik eta erlauntzeko lanagatik, baita polinizazioan egiten duten ekarpenagatik, bioaniztasuna eta gure ekosistemen garapena bermatuz.

Bikain gazta eta mamiak

500 ardilatxen artaldea da familia enprea honen abiapuntua, Eraldaketaako Nekazal Elkartetzat egituraturik dagoena. Esne ekoizpenera hamarkadatan lan egin ondoren, hirurogeita hamarreko hamarkadan etxeko ohitura izandakoa, mamigintzara, ekintza komertzialera bihurtu zuten. Ekimenaren arrakastak, urte gutxitan inguruan ohiturazkoa den beste produktu bat ekoiztera bultzatu zituen, ardi gazta, egun Idiazabal Jatorri Izendapenean sartua. Ekoizten eta saltzen dituzten produktua, honakoak dira: gaztak, mamiak, gaztazaharra eta gaztanbera. Ferietan ohikoak dira.

Saralegi Taloak

Saralegi Taloak feria eta festetan ohikoak dira, antzinatik mirestua den jakia prestatzen dute: taloa. Arto hirinaz, ur epelaz eta gatzaz egindako opil fina da. Txistorraz, hirugiharrez, txokolatez, gaztaz…. bete ohi dena.
Saralegi Taloak-ek tradizioa mantentzen du, azoka eta ferietan ohikoak dira eta bertan jakiaren prestatze prozesua aurkeztu ohi dute.

Ollaondo

Ollaondok, oiloak hazten ditu, hauen arrautza ekologikoen ekoizpenerako.
Bisita gidatuak egiten ditu, oiloak nola bizi diren ikusi eta horrela hazi izanaren onurez jakinarazteko.

Ultzamako Parke Mikologikoa

Klimari eta basoen aberastasunari esker Ultzama mikologia turismoaren ardatz izan da, batez ere zizen kalitate eta kantitateari esker. Aurreko hamarkadan harana babesteko beharra ikusi zen, ekintzen jasangarritasuna bermatzeko.

Gironeseko Gatzategietara bisita gidatuak

Iturriko uretatik ateratako gatza lantzen duen gatzategi bakanetako bat bisita ezazu
Gatzategi hauek aintzinakoak dira, idatzitako lehendabiziko dokumentua 1492koa da, eta uste da garai horren aurrekoak direla.
Gatzategia iturriko uretik gatza ateratzeagatik ezaguna da. Prozesuan gatz iturrietako ura erabiltzen da, depositoetan biltzen da eta hortik piszina txikietan banatzen da. Eguzkiak eta haizeak lurruntze prozesua burutzen dute gatza piszinen azpian utzita.  Gatz hau ekologikoa eta biologikoki osasungarria da.

Nuin Eraso gatzategietara bisita gidatuak

Iturriko uretatik ateratako gatza lantzen duen gatzategi bakanetako bat bisita ezazu
Gatzategi hauek aintzinakoak dira, idatzitako lehendabiziko dokumentua 1492koa da, eta uste da garai horren aurrekoak direla.
Artisau eran gatza ekoizteagatik ezaguna da gatzategi hau, iturrietako uretatik ateratzen bait da gatza. Prozesuan gatz iturrietako ura erabiltzen da, depositoetan biltzen da eta hortik piszina txikietan banatzen da. Eguzkiak eta haizeak lurruntze prozesua burutzen dute gatza piszinen azpian utzita.

Gorena eztitegira bisita gidatua, ezti dastaketa eta eztiatik eratorritako gozokiak

Erleen munduari eta euren produktuei bisita gidatuak, eztiak eta eztiarekin egindako produktuak dastatzeko aukeraz. Erakusketan informazio panelak, erlauntzen arloko produktudun erakustokiak, jantzi tipikoak eta bestelako lanabesak ikusi daitezke.
Erleen bizitzari buruzko azalpenak.

La Sacristana eztitegira bisita eta ezti dastaketa. Egiarteko Santa Maria

Erlezaintzaren munduan murgildu zaitez. Erleen aintzinako lana ezagutu, hark ekosisteman duen garrantzia eta erle zaintzaileen aintzinako lana ezagutuz.

Patxaran Azanza Upeltegietara Bisita.

Patxaran ekoizpen puntura bisita. Merkatuko likore mirestu eta usaitsuenen egiteko artisau era ezagutzeko bistia.

Lezaun Erretegia Upeltegia

Mahastietara paseoa zaldi-gurdian. Ardogile batek lagunduta. Bi ardo dastatzeko aukera. Lizarraldeko mendien ikuspegi panoramikoa.

Tandem Upeltegia

Tandem Upletegiak bisita gidatua eskeintzen du. Aipatzekoa da upeltegiaren arkitektura. Ardoa eta Donejakue Bidea protagonista dira bisitan.

Aroa Upeltegi eta Jatetxea

Aroa Upeltegi eta Jatetxea, Aroa Upeltegiak diseinatutako gunea da, enoturismoari begira.

Aroa Upeltegia, gune paregabean dago, Apalatz mendi magalean, Zurukuain eta Grotzin artean, Deierrin.

Upeltegia lursailean bertan dago, mahasti artean, eta haren gainean, ikustoki zabala dago. Bertan Enoturismo eta Aroa Upeltegi-Jatetxea dago. Kristalezko egongelatik, Nafarroa erdia ikusi liteke.

Abarzuzako, Susperregi gaztategira bisita

Susperregi familia gaztegiaren eredua da. Bertan ohitura mantendu da, bai gazta egiterako orduan zein animaliak zaintzerakoan. Belaunaldiz- belaunaldi igorritako ohiturak dira.

Aldaia gaztategira bisita

Erakargarritasun bikoitza du etxe honek, Andiako Zerrako jatorrizko etxola eta Lezaungo gaztategi berria bisitatuz. Egunaren arabera hamaiketakoa ala bazkaria eskaintzen dira. Igandeetan artzain dastatze menua eskaintzen da.

Urrizaga gaztategira bisita

Lehenagoko zaporeaz, urtero, egunero, gure jarduna da landa eta mendi zaporea duen gazta egitea. Gure inguruko landetan eta Urbasako zerrako larretan, gure ardiek bazka hartzen dute lasaitasunean, esne bizia, garbia eta osasuntsua emanez. Horrela aintzinako gazta egiten jarraitu dezakegu, eguneroko tentuaz. Hau dastatzen duenak, esne biziaren zapore, usain eta ehundura guztiak nabarituko ditu.

Finca Sarbil, baserri ekologikora bisita eta dastaketa

Bisita honetan, aparteko esperientziaz gozatu ahal izango duzu, ganadutegi ekologikoa ezagt eta bertako haragia dastatuz, Irantuko Lurretan barna. E esta visita podrás disfrutar del una experiencia única visitando la ganadería ecológica y degustando su carne en un entorno maravilloso como son las Tierras de Iranzu.

Nafarroako leinura safaria. Alba Reta Ganadutegia. Irantzuko Lurren artisau produktuen dastaketa

Irantzuko lurren bizi daitekeen esperientzia zirraragarrienetako bat gozatuko du turistak, Deierriko Haraneko arte basoan barna safaria eginez. Bertan Nafarroako Leinua zuzenean eta era basatienean ezagutzeko aukera izanen du, aldi berean naturaz eta Iranzuko Lurren gastronomiaren onenaz gozatuz.

NAFARROA EZAGUTU SAREA

 ESPAZIO NATURALAK

 ESPAZIO SINGULARRAK

IBILBIDE ETA BIDEAK 

JASANGARRITASUN KULTURA

INGURUMEN IRAUNKORTASUNA

INGURUMEN HEZKUNTZA

LURRALDEAREN ZAINTZA

IRAUNKORTASUN EKONOMIKOA

BERTAKO PRODUKTUA

TURISMO JASANGARRIA

EKINTZAILETZA BERDEA

IRAUNKORTASUN SOZIALA

IRISGARRITASUNA

BOLUNTARIOTZA