Bidasoa-Larraun-Leitzaldea

BIDASOA-LARRAUN-LEITZALDEA

Iruñetik iparraldera, Nafarroa aldatu eta berdez janzten da. Baso zabalak, abeltzantzarako lursailekin eta giza ekintzekin tartekatzen dira. Orain milaka urte okupatutako haranak, non herri kirolak ospatzen diren, eta prinio inguruko bi isurialdetara jotzen duten ibaiak, uztartzen dira. Nafarroako iparraldea da, paisaiek kondaira eta mitoak sortarazten dituzte, erromatar aurreko garaitik datozen ohiturei eutsiz.

Larraun, Leitzaran eta Bidasoako haranak, dira erakusle nagusiak, Aralarko mendietatik ikusi daitezkeenak –Teodosio Goñi dragoiaren erasotik San Miguel Arkangelak salbatu zuen lekutik-, baita Mailoa eta Mendaurren tankerako tonterretatik ere. Lur azpian, denborak eragindako harri biguneko haitzuloak, haien artean, Mendukilo.

Bide berdeak igaro, mendiak igo, gazta, eztia edota txokolatea jan, sagardo gileen lanaz edota erretegietan eskaintzen diren haragi gorriaz gozatzea, ezinbestekoa dira. Hegaztiak ikusi, Bertiz edota haitzuloak igarotzea ere, bertan egin daitezke.

Ongi etorriak iparraldera!

Ekintzen agendara sartu

ESPLORA