Iruñeko eraikin zaharrak (Geltoki), Araizko bailaran baserrietara belarra eramateko hamar-kadetan erabili gabe egon den eta, sinbolikoki, berreskuratu egin duten kable sistemaren inguruko argazki erakusketa hartuko du, urtarrilaren 25etik otsailaren 9a arte. Hau guzia, beste euskarri eta jarduera batzuek lagunduta: ikus-entzunezkoa, bailarako natura, kultura eta ohiturak azaltzen dituen panelak eta “Araizko Zaporeak” iniziatibaren eskutik ekarritako bertoko produktuen dastaketa.

XX. mendearen hasieratik 70eko harmakada arte funtzionatu zuen sistema honek. Kable sareak, amarauna balitz bezala, Malloetako belardiak (Aralarko mendizerran, 1.200-1.300 metrotik goran) eta Araizko hainbat baserrietako “ganbarak” lotzen zituen.

Sistemak, gaurko tirolinak bezalakoa, goi-mendietako belardien belarra baserrietaraino airetik eramateko aukera ematen zien baserretarrei. Belarra, behin moztuta, izara batzuetan (buixiek) biltzen zen (belar iharra), 50-70kg-tako fardoak (burusiak) eginez eta, ongi helduta, kableetatik jeis-ten ziren baserrietaraino. Hantxe, ganbaretan gordetzen zen belarra, aberei neguan emateko.
Hau guztia, Idoia Zabaleta argazkilariak bildu du erakusketa batean. Bertan, Araizko herritarrek ohitura hau berreskuratzeko egin duten lanean hartutako argazki zoragarriak erakusgai izanen dira. Izan ere, kable sarea ia ia desmontatua zegoen (garai batean, gehienez ere, 1.900m-ko luzerako ka-bleak egon ziren) eta, Araizko udalaren laguntzarekin, Araiztarrek 400m-ko kable sistema (kableak eta euskarriak) berreskuratu egin dute. Asmo honekin, abelzaintza eta lehenengo sektorearekin era-bat loturik zegoen ondare bat bizirik mantendu nahi izan dute; eta, era berean, Araitzen oraindik errotuta dagoen heinean, zonaldeko beste sektore ekonomikoekin batera, berritzaile, lehiakor eta emankorra izan nahi duen sektorea -abeltzaintza- goraipatu eta ikusarazi nahi dute ere.

Urtarrilak 25, Ostirala (19:30h): Inaugurazioa ekintza ezberdinekin
Hitzordua, ostiral honetan izanen da, urtarrilaren 25ean, Iruñeako autobus geltoki zaharrean. 19:30ean ospatuko da ekitaldi nagusia:

  • Argazki erakusketaren aurkezpena (Idoia Zabaleta) eta gainontzeko panel dibulgaziozko-informatiboen aurkezpena (bi panel izanen dira: Araitz bailararen ingurukoa eta “Araizko Zaporeak” iniziatiba azaltzen duena. Hauekin batera, panel interaktibo izenen da askotari-ko informazioarekin: Natura, Paisaia, Ohiturak, Biztanleria, Turismoa, Ibilbideak etab.
  •  “Araizko Zaporeak” iniziatibak egindako kable-sareari buruzko Ikus-entzunezkoaren es-treinaldia.
  •  Araitzko trikitilarien emanaldia.
  •  Luntxa bertako produktuekin. “Km 0” produktuak sustatzeko ekimena landa-abeltzainen babesa “Araizko Zaporeak” iniziatibak antolatuta

Argazki erakusketa, panel informatibo eta interaktiboak, eta informazio orokorra izango duen mahaia (foiletuak eta mapak etab.) egonen da Urtarrilaren 25etik Otsailaren 9ra

Araizko Zaporeak
Erakusketa hau, araiztarrak, udalaren babesarekin, 2017tik aurrera bultzatzen ari diren ekimen sorta barruan kokatu behar da. Horrela “Araitzen Lan eta Bizi Batzordea” sortu zen eta, hemendik, “Araizko Zaporeak” iniziatiba sustatu zuten ere, haraneko garapena hainbat arloetan bultzatzeko asmoarekin. Hori dela eta, nahiz eta eremu desberdinetan lan egin, batez ere, ohizko ekonomiara ari dira ahaleginak bideratzen (baserriak, bertako produktuak, artisautza, etab.), baita lehenengo sekto-reak beste esparruekin izan daitezkeen harremanetara ere (zerbitzuak, turismoa etab.). Berez, jasotako paisaia, ondarea eta kultura oinarritzat hartuta, haranaren etorkizunerako oinarriak finkatu nahi dituzte, gaur egungo egoeretara egokituz, era jasangarria eginez, eta jasotako herentzia baztertu eta ahaztu gabe.
Gainera, ondare eta lan guzi hau “esportatu” nahi dute ekimen honen bultzatzaileek. Hau da, bailararen kultura eta produktuak kanpoko beste eremuetan promozionatu nahi dituzte, eta bisitariak Araitzera erakarri, bertan tokiko ekonomia, zerbitzuak eta turismoa disfrutatu eta kontsumitu ditzaten. Horrela, kableen sistema balitz bezala, “hiriarekin lotura lortu nahi dute, eta iruindarrak Araizko harana ezagutzera gonbidatu nahi dituzte”. Bide honetan, aipatzekoa da 2018ko abendua-ren bukaeran Araizko udalak aho batez Plazaola Partzuergo Turistikoko partaidea izatea onartu zuela.

“Araizko Zaporeak” erakusketa honen bultzatzailea da eta, Araizko udalarena ez ezik, GELTOKI, (tokia utzi du bertan erakusketa jartzeko) eta Atalluko “Etxeberri Ostatua” landetxeren babesa izan dute ere.