EKINTZAILETZA BERDEA

Zertaz ari gara ekintzailetza berdea aipatzen dugunean? Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldetik jasangarriak diren enpresa-ekimenez ari gara

 

Ekimen horiek gauzatzen dira ingurune naturaletan, naturaguneetan, gune berezietan eta ibilbideetan, eta haien eraginpeko esparruetan; izan ere, guneek jarduera sozial, kultural eta ekonomikorako aukerak sor ditzakete.

Ekintzailetza berdeak indartu egiten ditu honako merkatu eta kontsumo hau: tokiko produktuena, 0 km-ko produktuena eta nekazaritzako elikagai jasangarri eta hurbilekoena; gainera, prestigioa ematen die. Orobat, bizitza-ziklo osoan laguntzen dio produktu ekologikoari.

Baliabide naturalak zuhurtziaz balioesten ditu, haien aprobetxamendu jasangarria bultzatzen du, eta landako jendearen itzulera eta ongizatea sustatzen. Beraz, despopulazioa geldiarazten ere laguntzen du.

Klima-aldaketa leuntzen ere laguntzen du, energiaren, lehengaien, uraren edo baliabide naturalen kontsumoa murriztuz ekoefizientziako estrategiak erabilita.

Hondakin gutxiago sortzen ditu, eta berrerabili eta/edo birziklatu egiten du.

Laguntzen du espezieak eta guneak –azken finean biodibertsitatea– kontserbatzen.

 

“Berdean ekin”. Lehen jardunaldia.

Landa-mundu aktibo baten alde

 
2018ko urriaren erdian, Lursareak “Berdean ekin” programaren lehen jardunaldia antolatu zuen. Hartan, esparru publiko eta pribatuetako pertsonak elkartu ziren, ingurune naturaletako ekintzailetzan interesa zutenak.

Topaketa horretan, Estatuko eta Europa mailako zenbait txosten aurkeztu ziren, eta ekintzailetza berdeko esperientziak azaldu.

Ekintzailetza berdearen aldeko apustua egiten baduzu, esperientzia hauek egokiak izan daitezke jakiteko beste pertsona batzuek nola gauzatu dituzten beren proiektuak.

 

Jardunaldian aurkeztutako esperientziak:

Ekintzaile nafarrak
  • Boilurraren museoa www.museodelatrufa.com
    Lokiz Mendiaren babesean, Estellerrian (Nafarroa), Boilurraren ekomuseoa dago, Metautengo Interpretazio Zentroa. Eraikin txiki bat da eta inguru bikainean dago. Museoaren helburua da sukaldeko “diamante beltza” deitzen den onddo preziatua ezagutzera ematea. Hara joanda, Metauten eta Allin ibarrak ezagutu daitezke, eta esperientzia paregabea gozatu: munduko gastronomia-produktu berezienetako bat ikusi eta ezagutzea.
  •  

  • Bee Estándar
  • Ekimen (startup) honen kezka polinizazio naturala berreskuratzea da. Helburua nekazaritzako pestizidek, eritasunek, inguru aldaketek eta aldaketa klimatikoak nazioarte mailan eragindako triskantza berreskuratzen laguntzea da.
     

  • Bodegas Ochoa. www.bodegasochoa.com
    Upelategi honek filosofia irmo eta argia du, oinarri gisa ingurumenaren errespetua harturik. Haien filosofia da lurra, mahatsondoak eta mahatsa zaintzea haiengandik hoberena lortzearren.
    Ochoa upelategi berritzailea da, naturaren begirunetik abiatzen dela. Horregatik mahastiak molde ekologikora eramateko bidea egiten ari dira. Hauxe da modurik hoberena: mahastiak arreta handiz zaintzea mahatsik onena eman dezaten ardo bikainak egiteko.
  •  

  • Turismo Bardenas www.turismobardenas.com
    Turismo  Bardenasek Errege Bardea parke naturalaren alderdi hoberenak erakusten ditu, eta hainbat aukera ematen: 4x4ko ibilbideak, ikustaldi gidatuak, mendi-ibiliak, BTT…

 

Nafarroatik kanpoko ekintzaile berdeak
  • El Colletero. Errioxa www.elcolletero.org
    El Colleterokoek diote beren elkarteak garapen jasangarria bilatzen duela, ekitatearekin mamiturik, Nalda herrian (Errioxa). Haien hitzetan, “gure komunitatea zaintzailea da; elkar zaintzen dugu, pertsonen pribatutasuna errespetatuz eta biztanle berriak errespetuarekin hartuz”. Beren lanarekin, pertsonen arteko harremanak hobetu nahi dituzte eta desberdinkeriak ezabatzen ahalegindu nahi dute, ideiak, proiektuak eta bizimoduak sortuz gizabanakoaren eta habitataren inguruan duten ikuspegi integratzailearekin bat.Ingurumena ere zaintzen dute, bai mendietako lurrak, bai nekazaritzakoak, duten biodibertsitate guztia barne.Gainera, arreta bereziarekin lantzen dituzte baratzea eta fruta-arbolak.
  •  

  • Quei Vitorino. Asturias. www.queivitorino.com
    Bisitariei ostatu ematen diete, baita esperientziak eta eskulanak eskaintzen ere, eta lortzen dute 14 biztanleko herri batean lana egotea naturaguneen inguruan.
  •  

  • El Fogón verde. Madril. www.elfogonverde.net
    Proiektu agroekologiko, kooperatibo eta begetarianoa.Agroekologikoa da agroekologiak, nekazaritza ekologikoa bere baitan hartzeaz gain, bereganatu dituelako bai alderdi sozialak (esaterako, merkaturatzeko modu bidezkoak kontsumitzaileentzat eta ekoizleentzat), bai alderdi ekologikoak (hala nola, biodibertsitatearen kudeaketa).Kooperatiboa da kooperatibetan lanaren etekinen banaketa erabat langileen eskuetan geratzen delako. Kooperatibetan bazkide guztiek hartzen dute parte erabakitzerakoan, eta horrek desegin egiten du enpresaburuen eta langileen arteko dikotomia.Begetarianoa da Fogón Verdekoek ez dutelako bat egiten abeltzaintza intentsiboarekin; izan ere, abeltzaintza eredu horretan, etekinik handiena lortzeko beste baliabide bat besterik ez dira animaliak eta haien bizi baldintzak ez dira aintzat hartzen. Gainera, diotenez, abeltzaintzaren egungo eredua ez da batere jasangarria. Abeltzaintzak eragiten du berotegi efektuko gas isurtzeen %18; gainera, beste eragin larri batzuk ere baditu ingurumenean, hala nola, deforestazioa, ur kontsumo handia, ibaien eta akuiferoen kutsadura, higadura eta lurren konpaktazioa edo pestizida, herbizida eta transgeniko asko eta asko erabiltzea abereendako bihia ekoiztean.
  •  

  • La Pina. Segovia. www.la-pina.es.Lurzati txiki pribatuen baso-kudeaketa, baso-kudeaketa jasangarria, egur aprobetxamenduen kudeaketa, erretxinen kudeaketa, baso-lurzatien baterakuntza, lurzatien mugaketa eta diru-laguntzen kudeaketa.