Erribera-Erribera garaia

ERRIBERA –  ERRIBERA GARAIA

Ebro ibaia, ibai guztien aita, Nafarroako barazki aski ezagunak sortzen dituzten lurrak ureztantzen dituenak batetik, basamortua, lehortasuna, musker, basoilo eta neguan bazkatzen duten ardien lurra, Bardeak. Ebro ibaiaren Erribera bi eremutan banatzen da Nafarroako lurraldeetan. Iparralderantz Goi Erriberea, pikiloaren piperren lurra, hegoalderantz Erribera, Tutera hiriburutzat izanik, zainzuri, kardo gorri eta zuri, borraja, kukulu, orburu eta abarren lurra. Eta alboan, Europan iparraldera gehien hurbiltzen den basamortua, Bardeak. Magiaz betetako parajea, lurrak eta haizeak moldatutako forma arraroduna, eta neguan erronkaritarren transhumantzia bidean zehar Pirinoetatik jeitsitako artaldeen etxea.

Nekazal eta nakazarien lurra da, hainbat kultura uztartzen dituena. Arabiar, berbere, judu eta kristauek duela zenbait mende elkar-bizi izan ziren, eta euren aztarna utzi zuten ureztatze bideetan, landak eta baratzeak lantzeko moduan, alijama eta moreriatan, mezquita, sinagoga eta katedraletan. Beti ere Ebro ardatz izanik, soto eta zuhaztiekin, eta inguruan anaia txikiak dituelarik, Arga eta Aragoi, non europar bisoi iheskorra bizi den, galtzeko arriskuan dagoen mustelido honen koloniarik handiena osatuz.

Hegoaldean egonik, guztiak menestra, jota eta pertsona apal eta gertukoen zaporea dauka. Ezagutu eta gozatzeko lurra.

ESPAZIO SINGULARRAK
IBILBIDE ETA BIDEAK
BISITAK
  • Bisoi lurraldea Informazio Puntua
    Calle del Progreso, 8, 31370 Faltzes, Nafarroa
    Telefonoa: 948 73 48 45
    Posta elektronikoa: territoriovison@gmail.com
TURISMO BULEGOA

Ekintzen agendara sartu

ESPLORA