NAFARROAKO ESPAZIO NATURALAK EZAGUTU ITZAZU

Espazio Naturaltzat jo izan dira Nafarroan babestutako espazio natural guztiak, nafar lurraldearen %8a osatzen duten Nafarroako Babestutako Espazioen Natura Sarea (RENA) osatzen dutenak barne. RENA espazioak Espazio Naturalen Foru Legean (9/1996 Foru Legea) haintzat hartutako Nafarroako Foru Erkidegoko guneak dira. Horrela izendatu ziren interes bereziko edo aparteko balio naturaleko ekosistemak izateagatik.

RENA Espazio Naturalak dira:

  • Osotasun Erreserbak
  • Natura Erreserbak
  • Natura Enklabeak
  • Aisialdirako Natur-Guneak
  • Natura Monumentuak
  • Babestutako Paisaiak
  • Natura Parkeak

Europar Batasunak aniztasun biologikoa zaintzeko sortutako Red Natura 2000en haintzat hartutako espazioak ere epigrafe honetan sartzen dira, RENA osatuz, eta Nafarroako lurraren %25a izanik.

Ekintzen agendara sartu

ESPLORA