Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

ARALAR EGUNA 2019 – EKAINA 16 – GUARDETXEA

June 16 · 12:00 - 20:00

Gratuito

ARALARKO ELKARTEA/UNION DE ARALAR – Lakuntzako Udalean du egoitza eta ohiturazko toki entitatea da, ondoko udalerriek eta kontzejuek osatua: ARBIZU, ARRIBE, ARRUAZU, ATALLU, AZKARATE, BETELU, DORRAO, ERRAZKIN, ETXARRI ARANATZ, GAINTZA, HIRIBERRI, IHABAR, INTZA, IRAÑETA, LAKUNTZA, LIZARRAGA, LIZARRAGABENGOA, UNANU eta UZTEGI.

Aralarko Elkarteak 1770eko ekainaren 27an, Aralarko Mugardi aldera dagoen Kapatar iturri ondoan, hemeretzi herrietako ordezkariak bilduta, Entitate honetako lehenengo Ordenantzak egin zituzten eta Iruñean, 1771ko maiatzaren 11an, Auzitegiko Batzarrak onartu zituen Sententzi bidez.

Orain dela gutxi arte, Entitate honek urteroko bilera ekainaren 23an egiten zuen Kapatar iturri ondoan, bazkari eta beste eginkizun batzuekin ospatuz; 100 urtetik gora hartutako Aktak diotenez, Sakana aldekoak ardoa eta ogia eramaten zituzten eta Araxes aldekoak haragia eta beste elikadura batzuek.

2018. urtetik ekaineko hirugarren igandean ospatzen da lehengo Guardetxe ondoan, Aralarko ZEC barruan behar duen erabilera anitzeko Guardetxe berria eraikitzeko asmoari bultzada emateko.

Xehetasunak

Data:
June 16
Ordua:
12:00 - 20:00
Prezioa:
Gratuito