Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

RED ZERO Errekaidorra. PROGRAMA 10 IBILBIDE NAFAR PIRINIOETAN ZEHAR

June 29 · 10:00 - 14:30

DATA: EKAINAK 29
ORDUA: 10:00tan
TOKIA: IRATIKO ETXEAK
OHARRAK: DOAKO EKINTZA

RED CERO – Errekaidorra
Bisitatzen den Babesturiko Naturgunea: ZEC Orreaga Irati. Bisitaren helburua,ZEC gunearen balioak eta Red Natura 2000 barne dauden natur guneen garrantzia nabarmentzeaz gain, nazietatik ihes egiteko erabiltzen zen Red zero izeneko ihesbidearen istorioa ezagutzera eman.
Pirinioetan zehar ihes egiteko erabiltzen ziren bide gehienak, kontrabandistek zeharkatzen zituzten bide klandestinoak ziren.
Hala ere, ihesbide zehatz hau, belgikar oftalmologoa eta inteligentzia militarren ofiziala zen Charles Schepenek sortu zuen. 1942an Mendiben erabili gabe zegoen zerratoki zaharra funtzionatzen jarri zuen.Modu honetan, belgikar agenteak, aliatuen hegazkinlari, frantses militar zerbitzutik ihes egiten zuen jendea, judu zein Bigarren gerra mundialean Nazietatik ihes egin nahi zuten pertsonendako ihesbide berri bat sortu zuen. Bide honek Bruselatik Euskal Herriraino ailegatzen zen, Iratiko Ohiana eta Frantzia eta Espainiako Muga zeharkatuz, Orbaitzeta edota Otsagabiaraino iritsiz.
Mendibetik datozen pertsonekin elkartuko gara.

Ordutegia eta ezaugarriak:
Hasiera tokia: Iratiko etxeak
Ordua: 10:00etan.
Iraupena: 4 ordu.
Zailtasuna: erdia.

Beharrezkoa da izena ematea. Dohainik.
Izena ematea, gutxienez egun bat lehenago egin behar da
Talde kopurua, gutxienez 10 gehienez 35 pertsona.
Animatu parte hartzera !

Xehetasunak

Data:
June 29
Ordua:
10:00 - 14:30

Egoitza

Iratiko etxeak
Otsagabia, Navarra España + Google Map