Esploratzaile Karneta

Esploratzaile Karneta Red Explora Navarra/Nafarroa Ezagutu Sarearen ekimena da

Nafarroako lurraldeak zeharkatu nahi dituzten haur eta gazteei zuzentzen zaiena.

Eska ezaiezu zurea Red Explora Navarrako operadoreei edota bidaliguzu posta elektronikoa lursarea@nasuvinsa.es eskatuz.

Karnet bakoitzak zortzi koadrotxo ditu. Gune natural edo singular bat bisitatzerakoan edo Red Explora Navarra-ko ibilbide edo bide bat zeharkatzerakoan, zigilua horietako bakoitzean jartzea eskatu.

4 koadrotxotan zigilua jartzea lortuz gero zure datuak (izen-abizenak, helbide elektronikoa, helbidea eta argazkia) zigilua jaso duzun azken lekuan edota lursarea@nasuvinsa.es helbidera emaila igorriz utzi eta Exploratzaile Diploma helaraziko dizugu, zure lagunei arro erakusteko.

8 koadrotxotan zigilua jarrita Ohorezko Exploratzaile izango zara. Gainera, zure datuekin bat, ibilbide eta parajeetako argazkiak helarazita, aurretik zehaztutako kanaletatik, Nafarroako landa-etxe batean lau pertsonentzako egonaldi baten zozketan parte hartuko duzu.

Gainera, nahi izanez gero, gure webgunean zure argazkiak eta izena jarriko ditugu, guztiek jakin dezaten exploratzaile itzela zarela.

Animatu zaitez parte hartzera, ibili, bisitatu eta gozatu Nafarroako paraje natural eta singularrez.

 

 

 

Esta web utiliza cookies. Puedes ver aquí la política de cookies    Ver
Privacidad