INGURUMEN HEZKUNTZA

Ingurumen hezkuntza komunikazio tresna bat da garapen jasangarrirako ohitura eta ereduen sorreran oinarritua.

1975ean, Nazio Batuek, Genevan, honela kontzeptualizatu zuten ingurumen hezkuntza: ingurumenari buruzko hezkuntza, herritarrak hezteko xedea duena jabe daitezen egunerokoan ingurumenak duen hondaketaren aferaz, ingurumenari dagozkion arazoei konponbidea aurkitzeko ezagutzak, gaitasunak eta ardura-sentimenduak irakatsiz.

Gaur egun, ingurumeneko komunikazioaz hitz egiten da; horren definizio bat hau izan liteke: zenbait gizarte eragileren arteko garapen eta mezu-trukearen prozesua, ingurumenaren eta jasangarritasunaren aldeko ezagutza, jarrera eta portaeren zabalkundea sustatzeko asmoz (Castro, 1999). Adar ugari ditu (kazetaritzan, interpretazioan, publizitatean, hezkuntzan…).

Honako honetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egindako jardueren berri emanen dugu.

Jarraian agertzen dira ingurumen hezkuntzaren arloan urte osoan eskatzen ahal diren jarduerak:

  1. Antolatzailea: Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa:
  • Basozaintzaren lana.  Eus.
  • Dibertsitatea zaintzeko oihanak eta larreak. Eus.
  • Zorabiorik gabe. Lan bertikalak natur ingurunea zaintzeko. Eus.
  • Ezagutu zure hiriko edo herriko hiri-fauna (Tutera eta Erribera). Eus.
  • Harizti oso zorrotzak Eus.
  • Ibaia eta haren balioak xehetasunez. Eus.
  • Hiri ondoko paisaia harrigarri eta ezezaguna: Ezkaba mendia. Eus.

Helburuak eta datak zehazteko:

 

  1. Antolatzailea: Nilsa.

Badago NILSAren ingurumen hezkuntzako programa. Eusk.

  1. Antolatzailea: Iruñerriko Mankomunitatea.

Iruñerriko Mankomunitatearen ardura da Ura, Ibai Parkea, hondakinak eta eskualdeko garraioa kudeatzea. Herritar guztien lankidetza eta engaiamendua behar dira kudeatzen ditugun zerbitzuek egunero egoki funtzionatzeko; gisa berean, etorkizuneko Iruñerriak behar ditu ingurumenaren jasangarritasunaren eta bizi kalitatearen aldeko apustua egiten duten herritarrak. Ikastetxeekin partekatzen dugun zeregin horretan, Erantzukizunerako Ingurumen Hezkuntza programa da gure ekarpena eta gure konpromisoa. Gure eskaintzaren parte dira irakasle eta ikasleendako jarduera eta hezkuntza-baliabideak, baita guraso elkarteendako proposamenak ere.

Argibide gehiago, https://mancoeduca.org/index.php/ .

Iruñerriko Ibai Parkea, Arga, Ultzama eta Elortz ugaldeen ertzetan, 22 kilometroko korridore berdea da, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera doana, Soraurenen eta Irotzen hasi eta Zizur Nagusiraino.

Argibide gehiago, http://www.mcp.es/eu/ibai-parkea

Antolatzailea: Interpretazio zentroak eta behatokiak.

  • Arroiletako natura interpretatzeko zentroa.
  • Otsagabiko natura interpretatzeko zentroa.
  • Erronkariko natura interpretatzeko zentroa.
  • Bertizko natura interpretatzeko zentroa.
  • Pitillasko aintzirako behatokia.
  • Las Cañasko aintzirako behatokia.

Badago ikasmateriala, ingurumen hezkuntzako unitateak. Koadernoak. Eusk