IRISGARRITASUNA

Badago aukera naturaz oztoporik gabe disfrutatzeko Nafarroako alderdi ezagunenetako batzuetan.

Bidexka egokituak dituzten guneak dira, besteak beste, Bertizko Jaurerriko Parke Naturala, Leurtzako urtegia, Orgiko basoa, Pirinioetan, eta Morterutxoko bidexka, Urbasa-Andian; egokitzapen horiei esker, mugikortasun murriztua duten eta itsuak diren pertsonek lurralde honetako naturagune ederrak ezagutzen ahalko dituzte.

Esteka honetan baliabide irisgarri gehiago aurkituko dituzu.

Urriaren 30ean, ONCE Fundazioko Ilunion konpainiak Ezagutu Sareari eman zion saria irisgarritasunerako eta aniztasun funtzionalari erantzuteko Sarean sartu dituen “ekarpen berritzaileengatik”.

https://www.ilunion.com/es/ilunion-tecnologia-y-accesibilidad-reconoce-el-compromiso-de-mas-de-30-instituciones-y-empresas-con

Ingurumen arloko boluntariotza

Ingurumen boluntariotzako bulegoak informazio eguneratua ematen du Nafarroako ekoboluntariotzako ekimenei buruz; horrela aukeratzen ahalko duzu non eta nola lagundu. Halaber, ikastaroak egiten ahalko dituzu eta prestakuntza jaso kalitate ezin hobeko laguntza eman dezazun, baita proiektuak sortu eta mundu hobea lortzeko lanari ekin ere.