Lehiaketaren oinarriak:

Neska-mutikoak, gidari: Zure ingurunea ezagutu eta ezagutarazi
Norentzat: Lehen Hezkuntzako (5º eta 6º maila)eta DBHko (1º eta 2º maila) ikasleentzat.

Aurrekariak:
Nafarroa Ezagutu Sarea Nafarroako naturagune eta gune berezien kudeatzaile guztien arteko topagunea da, eta bertan, esperientziak trukatzen dituzte, sareko lanaren bidez baliabideak optimizatuz.

Nafarroa Ezagutu Sarea 7 multzo geografikoz, hots, 7 eskualdez, osatua dago, eta toki bakarrean elkartzen dira: Nafarroa Ezagutu Sarean.

Nafarroa Ezagutu Sarea erkidego bat da eta haren helburua da garatu, erakutsi, zabaldu eta batera jartzea, eztabaidaguneak sortzea eta proiektuak partekatzea Nafarroako naturagune eta gune berezien sustapenean eta kudeaketan aurrera egiteko.

1. Lehiaketaren xedea
Txango bat prestatzea Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak bizi diren eremuan, Nafarroako beste eskualde batzuetako umeek txango hori egin ahal izateko eta gauzatzen diren txangoetako gidari bihurtzeko..

2. Kontuan hartu beharreko alderdiak
Txango bat prestatzea Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak bizi diren eremuan, Nafarroako beste eskualde batzuetako umeek txango hori egin ahal izateko eta gauzatzen diren txangoetako gidari bihurtzeko.

Honela honako hau jaso behar du:

  • Zure ingurunea bisitatzeko gonbidapen laburra sortu beharko da. Bertan alderdirik erakargarrienak azpimarratuko dira, eta aipatu zer dagoen ikusteko eta disfrutatzeko. Modu positiboan baloratuko da publizitateko eslogan bat sortzea.
  • Egin beharreko distantzia eta bidaiaren denbora.
  • Ibilbide proposamena eta bisitatuko diren tokiak. Ingurune horretan barnako ibilbide osoa eta bisita bakoitzaren eta txango osoaren denborak. Bisitatuko den toki bakoitzaren deskribapena sartu beharko da.
  • Proposatu beharko da geldialdiren batean garatu beharreko jardueraren bat (jolasak, etab.).
  • Aurrekontuaren kalkulua eta txangoaren kostuak; horren barnean daude garraio kostuak, bisitaldi gidatuak, otorduak (proiektuan proposatzen badira) etab.; azken finean, prezio osoa pertsonako (20-25 pertsonako taldeak izanen dira).

Baloratuko da espazioaren deskribapenean kontserbazioaren ikuspegitik (balio naturalak, fauna, flora, etab.) ondoko hau sartzea: lurraldeak ekintzailetza berdea egiteko duen aukera (turismoa, jarduerak, abeltzaintza estentsiboa, etab.) eta espazio horrek zein alderditan laguntzen dion gizarteari bizi-kalitatearen aldetik (aisialdirako eta osasunerako eremua, erraz iristeko moduko espazioak eskaintzen dizkie dibertsitate funtzionala duten pertsonei… etab.) eta nola egin behar diren gune hauetara bixitak (flora eta fauna errespetatu, landarereik ez bildu, hondakinik ez sartu, eta abar).

3. Norentzat den
Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek eginen dituzte lan horiek, adin bereko haurrentzat.
Beraz, ez dira “helduen” lanak egin behar, baizik eta umeen lanak umeentzat.

4. Lan metodologia
Lanak ikasgelan bertan eginen dira, taldeka. Ikastetxe bakoitzak komenigarrientzat jotzen duen metodoa aukera dezake edo ikasmaila desberdinak hautatu oinarri hauetan ezartzen direnen artetik.

5. Lanen aurkezpena
Lanak testu formatuan aurkeztuko dira (.odt, .doc, .docx ) eta karpeta batean zeinetan sartuko diren kalitate handiko argazkiak. Posta elektronikoz bidaliko dira –dokumentuaren bukaeran izena emateko inprimakia eta datuak daude–.

Argazki bakoitza identifikatuko da zenbaki batekin eta lehiaketara aurkezten den pertsonaren edo taldearen izenarekin. Identifikazio hori word-eko lanean nahiz karpetako argazki guztien izenean agertu beharko da, erraz identifikatu ahal izateko.

Gainera, Word formatuan, argazkien oinean deskribapena sartu beharko da.

6. Lehiaketaren deialdia eta epaimahaia
Lehiaketarako deia egin duena LURSAREA da, Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentzia (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago), Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa.

Honako hauek egonen dira epaimahaian: entitate honetako 2 teknikari, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzako teknikariak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko teknikariak eta Hezkuntza Departamentuko teknikariak.

7. Lan sarituak
Lan irabazle bakarra egonen da.

8. Lehiaketaren zuzkidura, txangoen proposamena eta lanen argitalpena
Irabazle bakarra izango da. Saria 300 eurokoa da; diru hori erabiliko da saria lortu duen taldeko gelako ikaskideek txango bat egiteko.

Nafarroako ikastetxe guztiei bidaliko zaie lan saritua, proposatutako txangoa egin dezaten. Irabazi duen lana nahiz lan finalistak Nafarroa Ezagutu Sarearen webgunean argitaratuko dira. Haren linka Foru Komunitateko ikastetxeei eta institutuei bidaliko zaie, irabazi duen txangoaz gain, epaimahaiaren arabera kalitate nahikoa duten lanak ere proposatu ahal ditzaten.

9. Neska-mutikoak, gidari
Irabazi duen neska-mutikoen taldea txangoko gidari arituko da bere lurraldera joaten diren umeekin. Izan ere, haiek erakutsiko dizkiete toki interesgarriak eta horrela haien eremuko enbaxadoreak izanen dira.

10. Jabetza intelektuala
JABETZA INTELEKTUALERAKO ETA INDUSTRIALERAKO ESKUBIDEAK
Aurkeztutako lanen egileak edo egileek esklusiban lagako dizkio/dizkiote Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa den LURSAREA Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziari (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago) lan horiek ustiatzeko eskubideak, Jabetzari Intelektualari buruzko Legearen testu bategina (hemendik aurrera JILTB) onesten duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitakoak, inolako mugarik gabe. Halaber, Lursareak eskubidea izanen du aurkeztu diren proposamenak aldatzeko, hobekien komeni zaion moduan bere helburuetara moldatzeko.

Saria irabazi duen lanaren egileak edo egileek lana banatzeko eta jendaurrean jartzeko eskubideak lagako dizkio/dizkiote Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa den LURSAREA Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziari (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago), eta hark lan osoak nahiz lanen zati batzuk erabiltzen ahal ditu, argazkiak edo bideoak barne, Nafarroa Ezagutu Sarearen sustapenean zabaltzeko.

OINARRIEN ONARPENA
Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri guztiak onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabakiak ere.

INSKRIPZIOAK ETA AURKEZTEKO EPEAK:
Inskripzioak posta elektronikoz bidali beharko dira lursarea@nasuvinsa.es helbidera, apirilaren 15a baino lehenago.

Bertan honako hau agertu behar da:

  • Lehiaketaren izena idatziko da: “Neska-mutikoak, gidari” lehiaketa
  • Ikastetxearen izena
  • Ikasmaila.
  • Irakasle arduraduna
  • Parte hartzen duten taldearen eta pertsonen izenak
  • Harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa

Lanak aurkezteko epea 2019ko ekainares 5ean bukatuko da, 14:00etan.

Lehiaketaren epaia 2019ko ekainaren erdialdean manen da. Irabazleari posta elektronikoz jakinaraziko zaio.

ARGIBIDEAK
Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke lursarea@nasuvinsa.es helbide elektronikoaren bidez, gaztelaniaz nahiz euskaraz.
Zalantzak hurrengo telefonoan argitu daitezke; 848 420 683.

Nafarroa Ezagutu Sareko blog lehiaketa

Norentzat den: DBHko 3. eta 4. Ikasmailetako eta Batxilergoko ikasleentzat
Modua: WordPress bidez egindako blog lehiaketa

Aurrekariak:
Nafarroa Ezagutu Sarea Nafarroako naturagune eta gune berezien kudeatzaile guztien arteko topagunea da, eta bertan, esperientziak trukatzen dituzte, sareko lanaren bidez baliabideak optimizatuz.

Nafarroa Ezagutu Sarea 7 multzo geografikoz, hots, 7 eskualdez, osatua dago, eta toki bakarrean elkartzen dira: Nafarroa Ezagutu Sarean.

Nafarroa Ezagutu Sarea erkidego bat da eta haren helburua da garatu, erakutsi, zabaldu eta batera jartzea, eztabaidaguneak sortzea eta proiektuak partekatzea Nafarroako naturagune eta gune berezien sustapenean eta kudeaketan aurrera egiteko.

1. Lehiaketaren xedea
Blog bat sortzea, wordpress erabiliz, gazteak bizi diren eremuko naturagunei eta gune bereziei buruz; erreportajea eta argazkiak sartu behar dira, eta, aukeran, bideoa, gonbita egiten duena inguruneko guneak eta hurbileko herriak bisitatzeko, baita parte-hartzaileen eskualdeko guneek eta herriek eskaintzen dituzten esperientziak gozatzeko ere: natura, gastronomia, produktu eta plater tipikoak, folklorea, ohiturak, kultura, bisitaldiak, jaialdiak, bizimoduak, eta abar.

2. Kontuan hartu beharreko alderdiak
Bloga eginen da wordpress.com plataformatik abiatuta eta haren barnean sartu beharko da gutxienez sarrera bat, parte hartzen duten ikasleen biziguneari buruzko erreportaje oso batekin, hurbileko naturaguneak eta gune bereziak barne.
Nahitaez testua eta argazkiak sartu behar dira eta, aukeran, bideoak.
Erreportajearen xedea bidaia-gida bat sortzea da; talde bakoitzak aukeratzen ahalko du nola egin erreportajea, bai eta norendako den ere. Izan ere, praktikoa izan daiteke, edo bizipenetan, esperientzietan oinarritua, edo pertsonala… Edo zenbait estiloren konbinazioa.
Azken finean, helburua da publikoa erakartzea parte-hartzaileen bizigunea eta naturaguneak eta gune bereziak bisitatzera ingurugiroa errespetatuz; flora eta faunaren kontserbazioa bermatuz, ingurua garbia mantenduz, eta abar.

3. Norentzat den
Parte-hartzaileek beraiek aukera dezakete norentzat den. Izan ere, hartzaileak pertsonak guztiak izan daitezke, edo talde zehatz bat edo batzuk, esate baterako, mendi-ibiltariak, turistak, motxileroak, foodie-ak, familiak, gazteak…; komenigarritzat jotzen duena, azken batean.

4. Lan metodologia
Lanak ikasgelan bertan eginen dira, taldeka. Ikastetxe bakoitzak komenigarrientzat jotzen duen metodoa aukera dezake edo ikasmaila desberdinak hautatu oinarri hauetan ezartzen direnen artetik.

Izena aukeratu behar da parte hartzen duen talderako eta inskribatu.

5. Lanen aurkezpena
Link bat aurkeztuko da posta elektronikoz, lehiaketan parte hartzen duen blogera eramaten duena, eta mezu elektronikoan inskripzioaren datuak sartu dira. Halaber, posta elektronikoz bidali beharko dira erabilitako argazkiak eta bideoak, kalitate handikoak, –dokumentuaren bukaeran inskribatzeko inprimakia eta datuak sartu dira–.

Argazki eta bideo guztiak identifikatzeko ikastetxearen izena jarriko da eta, jarraian, taldearen izena, ikasmaila eta argazki edo bideo zenbakia (Ikastetxearenizena_taldearenizena_ikasmaila_argazkizenbakia.doc; izenean ez dira azentuak ez sinboloak jarri behar behar ; adibidez, San Bartolome_Lospirañas_1A_1.doc). Gainera, identifikazio horrek agertu beharko du word dokumentu batean, argazkia edo bideoa daukana identifikazio datu guztiekin.

6. Lehiaketaren deialdia eta epaimahaia
Lehiaketarako deia egin duena LURSAREA da, Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentzia (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago), Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa.

Honako hauek egonen dira epaimahaian: entitate honetako 2 teknikari, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritzako teknikariak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko teknikariak, Hezkuntza Departamentuko teknikariak eta jarduera enpresen elkarteko teknikariak.

7. Lan sarituak
Irabazle bakarra egongo da.

8. Sariak eta accesita
Saria 300 eurokoa da; diru hori erabiliko da saria lortu duen taldeko gelako ikaskideek txango bat egiteko.

Lanak Nafarroa Ezagutu Sarearen webgunean argitaratuko dira, saria irabazi duen lanekin batera, sarearen barnean dauden eskualdeak bisitatu nahi dituzten umeentzat gida gisa balio izateko.

9. Jabetza intelektuala
JABETZA INTELEKTUALERAKO ETA INDUSTRIALERAKO ESKUBIDEAK
Aurkeztutako lanen egileak edo egileek esklusiban lagako dizkio/dizkiote Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa den LURSAREA Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziari (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago) lan horiek ustiatzeko eskubideak, Jabetzari Intelektualari buruzko Legearen testu bategina (hemendik aurrera JILTB) onesten duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitakoak, inolako mugarik gabe. Halaber, Lursareak eskubidea izanen du aurkeztu diren proposamenak aldatzeko, hobekien komeni zaion moduan bere helburuetara moldatzeko.

Saria irabazi duen lanaren egileak edo egileek lana banatzeko eta jendaurrean jartzeko eskubideak lagako dizkio/dizkiote Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa den LURSAREA Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziari (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago), eta hark lan osoak nahiz lanen zati batzuk erabiltzen ahal ditu, argazkiak edo bideoak barne, Nafarroa Ezagutu Sarearen sustapenean zabaltzeko.

OINARRIEN ONARPENA
Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri guztiak onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabakiak ere.

INSKRIPZIOAK ETA AURKEZTEKO EPEAK:
Inskripzioak posta elektronikoz bidali beharko dira lursarea@nasuvinsa.es helbidera, apirilaren 15a baino lehenago.

Bertan honako hau agertu behar da:

  • Lehiaketaren izena idatziko da: “Nafarroa Ezagutu Sareko Blog lehiaketa”.