Autonomietako mendi federazioek homologatu egiten dituzte Mendiko eta Eskaladako Kirolen Espainiako Federazioak erregistratutako marken arabera seinaleztatutako bideak: zuri-gorriak ibilbide handiko bideetarako, zuriak eta horiak ibilbide txikikoak eta zuriak eta berdeak tokiko ibilbideetarako. Kasu honetan, bidezidorrak homologatzeko araudia aldatu du Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioak.

Bidexka bat homologatzeko arrazoi nagusia hura erabiliko duten ibiltarien segurtasuna da. Edozein ibilbide markatu eta homologaturen atzean, araudi bat dago, erabiltzaileari mendi-ibiliak egitea errazteko, ahal dela ingurune naturalean, garatu beharreko jarduerari buruzko segurtasuna, kalitatea eta informazioa emanez.

Gainera, haren ezaugarriek erabiltzaile gehienek erabiltzeko aukera eman behar dute, eta trazadura- eta seinaleztapen-eskakizun zehatzak bete behar dituzte. Homologazioak bilatzen duen beste helburuetako bat da ingurune naturala eta zeharkatzen den espazioetako landa-tradizioko elementuak ezagutzea, kultura- eta ingurumen-arloko errespetuzko kirol-jarduera bat bilatuz. Nafarroako Mendiko eta Eskaladako Kirolen Federazioak, Nafarroa Ezagutu Sareko bazkide gisa, horri eustea du helburu: bidezidorrak eta ibilbideak beren natura- eta paisaia-balioekin bultzatzea, espazioa lotzeko lurralde-garapena sustatuz.

Aldatutako araudia kontsultatzeko, bisitatu esteka hau:

http://www.nafarmendi.org/contenido/homologaci%C3%A3%C6%92%C3%A2%C2%B3n

 

Boluntariotza Mendi Federazioan 

Nafarmendik urtero irekitzen du bidezidorren boluntariotza deialdia; zehazki, Bidasoako  GR11, GR12, GR20, GR220, GRTs eta Bidasoako Trekking ibilbideena.

Ibilaldiak maite dituztenentzat, ziurrenik pintatutako markei eta bidezidor hauetan bidea jarraitzen laguntzen dizuten hesolei erreparatuko diete. Lan hori boluntarioek egin dute, 2007an Nafarroako Mendi Federazioak abiatu zuten programa baten barruan. Urtero, esleituta duten bidezidorretik igarotzen dira, markak errepasatzen dituzte eta kaltetutako hesolak birjartzen dituzte. Horretarako, prestakuntza teoriko praktikoko ikastaro bat jasotzen dute, eta, gainera, FEDMEko bidezidorren teknikari baten laguntza dute.

2020. urtearen hasieran berriro irekiko da bidezidorrak mantentzeko eta markatzeko boluntarioen programan sartzeko epea. Mendia maite baduzu, animatu parte hartzera eta bidezidorrak zaintzera, pertsona guztiek segurtasunez gozatzeko aukera izan dezaten.

Aurtengo informazioa honako esteka honetan kontsulta daiteke:

http://www.nafarmendi.org/noticia/787/inscripciones-al-voluntariado-de-senderos-2019

Esta web utiliza cookies. Puedes ver aquí la política de cookies    Ver
Privacidad