Zer da Nafarroa Ezagutu Sarea?

ESPAZIO NATURAL ETA BEREBIZIKOEN DEFINIZIOA

Nafarroa Ezagutu Sarea da naturagune babestuak kudeatzen dituzten entitate eta pertsonek eskaturik sortu zen sarea, eta sareko lana bultzatzen du.

Nafarroa Ezagutu Sarea elkarte publikoa da, eta haren lehendakaritza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak du bere esku. 17 bazkide fundatzaile ditu (Nafarroako naturaguneak, gune bereziak eta ibilbideak kudeatzen dituzten pertsonak edo horietako solaskideak), 40 gune eta ibilbide baino gehiago ordezkatzen dituztenak.

Honako hauek dira Nafarroa Ezagutu Sarearen bazkide fundatzaileak: beren gune edo ibilbideak zuzenean kudeatzen dituzten udalak, elkarteak, turismo eta garapen partzuergoak, tokiko ekintza taldeak eta Nafarroako Gobernua. Elkartearen idazkaritza teknikoa Lursarea, Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziaren esku dago, eta Nasuvinsa sozietate publikoan dago Lursarea kokatuta.

Espazio naturalak Nafarroako Gobernuaren Espazio Naturalen Sarean eta RN2000n batutako guneak dira.

Berebiziiko espazioak, ingurugiro naturalean titulartasun publikoa duten espazioak dira. Futnzezko elementuak dira ezartzen diren eremuaren lurralde garapen jasangarrirako eta parte hartze gizarte batzordeaz edota kudeaketa publiko zein publiko-pribatuaz ornitzen da.

Gaur egun, Berebiziko Espaziotzat Bide Berdeak, Bainurako Guneak, Ibai Espazioak (kudeaketa dutenak), Mendi esanguratsuak (kudeaketa dutenak), Haitzuloak, Ekomuseoak eta abar, hartzen dira.

Eskaintza antolatu eta taldekatzeko, honako mapa aurkezten da, non Nafarroan identifikatutako Espazio Naturalak eta Berebizikoak agertzen diren, baita horiei lotutako zein eskeinitako ornikuntzak ere.

Sarearen historia

Espazio Natural eta Berebizikoen inguruan Sare bat eratzeko hainbat eragilek egindako eskariak, Nafarroako Gobernutik Espazio Natural eta Berebizikoen Sarearen I. Topaketa sustatzea ekarri du.

Saretzat, osotasuna bere zati guztien batura baino gehiagotzat ulertzen den sistema konplexua hartzen da. Bere osagarrien aniztasuna da balorerik garrantzitsuena, non parte hartzen duten pertsonek elkarlaguntzan, koordinazioan, elkarrekiko konfidantzan eta ezagutzen elkar trukatzean oinarritutako sinergia positiboa sortzen duten. Horrela deitzen da Sarearen
lehendabiziko topaketa.

Aurrekariak

2012-2013 urteetan Laning-G (Lan-Gobernantza) izendatutako lana garatu zueten Cederna Garalur eta Nafarroako Gobernuak (Ingurugiro eta Turismo Saila). Hartatik ondorioztatu ziren Sarean lan egiteko eta Nafarroako Mendietako bisitarien arretarako ornigaien arteko koordinaziorako beharrak. Proiektuok ez ziren aurrera eraman indar guztiak batu eta helburuak
koordinatuko zituen bitartekaritza egon ez izanagatik.

2016 urtean zehar Nafarroako Espazio Naturalen egoeraren diagnostikoa eta horien inguruko parte-hartze eta eztabaida sesioak burutu ziren.

Hortik, ideia nagusitzat, honakoak ondorioztatu ziren:

  • Lurraldearen ikuspegi globala izatea, espazio horietatik abiatuta, lurralde
    Garapen jasangarria sustatzeko, zenbait gako kontuan hartuta.
  • Espazio Naturaletako oihiko bizimoduak sustatu eta mantentzea:
    abeltzaintza, ohiturazko nekazaritza teknikak, etab.
  • Espazioak errespetatzen dituzten bizimoduak mantentzea: artisautza,
    ekoizpen ekologikoa, etab.
  • Espazioak sustatzea.

Nafarroa Ezagutu Sarearen helburuak?

Sarearen helburuak:

Sarearen helburu nagusia da naturagune eta gune berezien kudeatzaile guztien arteko topagunea sortzea, esperientziak trukatzea eta, orobat, sareko lana baliabideak optimizatzeko baliagarria izatea. Era berean, Nafarroaren irudi inklusiboa sortu nahi da naturaguneen eta gune berezien inguruan. Horrekin batera, bisitariendako eskaintza eta zerbitzua hobetzeko sare bat eratzeaz gain, modu endogenoan ere lan egin nahi da, tokiko herritarrek gune horiek bereak dituztela indar handiagoz sentitzeko eta gune horien lurralde-garapen jasangarrirako Toki Administrazioaren eta Foru Administrazioaren arteko harremana zabaltzeko.

Sarea eraikitzeko, lehen urratsak lehenik Nafarroa mailan egin dira. Orain zuen eskualdera hurbildu gara, sarearen oinarriak eskualde mailan sortzeko, betiere denek erabiltzeko moduko tresna baliagarria egiteko, azken finean lurraldearen garapen jasangarrirako guneen eskaintza eta aukerak koordinatzeko.

Sarea zeharkako tresna izatea nahi da, publikoa eta pribatua lotuko dituena, hots, Toki Administrazioa eta Foru Administrazioa, natura guneetan eskumenak dituzten Gobernuko departamentuak.

Nafarroako lurralde garapen jasangarrirako laguntza ematea.

Garapen soziala bultzatzea, gune hauen eraginpeko eremuko biztanleen bizi kalitatea handituz. Lan egitea, gune eta ibilbide horietara iristea erraza izan dadin. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren Zahartze Aktiborako Planean laguntzea, adinekoendako paseo osasungarriak eskainiz.

Ingurumen garapena bultzatzea, erabilera publikoaren jarraibideak garatzen direla, eta Sareko guneetako erabilera publikoa gobernatzeko mahaiak ere bai; gainera, guneetako erabilera publikoaren eragina aztertzen da.

Garapen ekonomikoa sustatzea, ibilbide-orria prestatuz landa inguruko ekintzailetza berdearen gainean, eta laguntza emanez denboran iraunen duten tokiko ekimenetarako lankidetza publiko-pribatuei.

Zer eskaintzen du Sareak?

  • Laguntza teknikoa.
  • Ekitaldien antolaketa.
  • Lurraldearen eta administrazioaren arteko lotura.
  • 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren Helburuen jarraipena egiteko adierazleak.
  • Jardunbide onen trukea.
  • Gobernamendu ereduak.

Nola sar daiteke Sarean?

Nafarroa Ezagutu Sarearen barruan dauden naturagune babestu, gune berezi eta ibilbideek erabilera publikoaren kudeaketa dute, baita solaskide egokiak (lekuan bertan) eta bisitari nahiz turistendako zerbitzuak ere. Gainera, 50 puntutik gorako puntuazioa izan behar dute.

Sarearen barruan naturagune babestu hauek egon daitezke: Natura 2000 Sarean –aniztasuna gordetzeko sare europarrean– sartuta dauden espazioak eta Nafarroako Naturagune Babestuen Sareko espazioak. Hemen.

2018an lehen diagnostikoa egin ondoren, naturagune babestuez gain, Nafarroan bestelako espazioak hauteman ziren, ingurumen babesik ez dutenak, baina, ingurune naturalean kokatuta egonik, garapeneko baliabide egokia direnak bertako herrientzat. Espazio berezi horien artean daude, esate baterako, bisitariak hartzen dituzten leizeak, ekomuseoak, bainatzeko tokiak eta mendi ospetsuak. Sarearen barruan kategoria horretako hainbat espazio daude, sarearen baitan egoteko irizpideak betetzen dituztenak.

Ibilbideei dagokienez, Sarearen barruan egoteko nahitaezkoa da ibilbideek kudeatzailea izatea, geoerreferentziatuta egotea eta egoera onean izatea.

Zer entitate daude Sarearen barruan?

Bazkide fundatzaile gisa:
14 udal:

  • Faltzes, Azkoien, Martzila eta Funes Bisoi Lurraldeare ordezkari gisa.
  • Zubieta Zubietako Errota ekomuseoaren ordezkari gisa.
  • Beintza Labaien Leurtzako Urtegia aisialdi Natur Gunearen ordezkari gisa.
  • Deierri eta Gesalatz Aiozko Urtegia Bainu Gunearen ordezkari gisa.
  • Zugarramurdi, Zugarramurdiko haitzuloaren ordezkari gisa.
  • Metauten Trufaren Museoaren ordezkari gisa.
  • Erriberri, Ardoaren Ibilbidearen ordezkari gisa.
  • Corella Agrorutasen ordezkari gisa.
  • Tutera, Pulguer Urmaela, Bide Berde Tarazonikoa eta el Bokalen ordezkari gisa.
  • Zarrakastelu Bi Erresumen Aintziraren ordezkari gisa.
  • Lekunberri Mendukilo Haitzuloaren ordezkari gisa.

Aralarko Elkartea:

  • Aralar mendia eta hura osatzen duten udalerriak ordezkatuz.

Tokiko 3 ekintza talde:

  • TEDER, Vasco-Navarro trenbideko bide berdearen eta Urederraren sorburuaren kudeatzaile eta solaskide gisa.
  • Erdialdea, Ardoen ibilbidearen kudeatzaile gisa.
  • Cederna Garalur, Bidasoako Bide Berdearen eta uraren bidearen kudeatzaile gisa.

Turismoko 2 elkarte edo partzuergo:

  • Irantzuko Lurrak elkartea.
  • Plazaolako Patzuergoa, Plazaolaren bide berdearen solaskide gisa.

Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa, honako 25 gune hauen kudeatzaile gisa:

  • Orreaga-Iratiko Oihana, Irati, Urrobi eta Erro ibaien ibai sistema, Artxugako mendilerroa, Zarikieta, Arabarko eta Areta mendia; horien ordezkari, Otsagabiko Naturaren Interpretazio Zentroa.
  • Larra – Aztaparreta, Larrondo – Lakartxela, Arrigorrieta eta Ezkaurre, eta Ezka eta Binies ibaiak eta San Miguel mendilerroa; horien ordezkari, Erronkariko NIZa.
  • Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila, Irati, Urrobi eta Erro ibaien ibai-sistema, Itzaga, Illongo mendilerroa eta Burgiko arroila, Areta ibaia eta Ugarrako mendilerroa; horien ordezkari, Arroiletako NIZa.
  • Bertizko Parke Naturala; horren ordezkari, Bertizko NIZa.
  • Urbasako Parke Naturala; horren ordezkari, Urbasako NIZa.
  • Pitillasko aintzira eta Las Cañasko aintzira; horien ordezkari, izen bera duten Behatokiak.

Federazioak:

  • Nafarroako Zaldiketa Federazioa
  • Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa

Iruñerriko Mankomunitatea. Iruñerriko Ibai parkea

Bazkide sortzaile gisa 29 kudeaketa Entitatek eta 60 gune eta 630 ibilbidetako bitartekariek parte hartzen dute

Laburbilduz, sarearen helburu orokorrak dira:

  • “Naturaguneen eta Gune Berezien” irudi unitarioa sustatzea, garapen integratzaile, adimentsu eta jasangarria errazten duen gune moduan, gune horiek dauden lurren eta haietan bizi direnen onuraz.
  • Nafarroako Gobernuarekin, toki entitateekin eta Foru Komunitateko beste eragile batzuekin lankidetza sustatzea; horiek guztiek mota orotako eskumenak partekatzen dituzte eta sarea osatzen duten guneen lurraldearen garapen jasangarria sustatzen dute.
  • Gune horien kudeaketa optimizatzea, gune horietan barneratzen diren helburuak lortzeko; helburu horiek ondarekoak, zientifikoak, ekonomikoak, sozialak, kulturalak, turistikoak, aisiakoak eta bestelakoak izan daitezke.
    Kideen baliabideak optimizatzea koordinazio eta lankidetzarako prozesuen bidez.
  • Lankidetza-zerbitzuak sustatzea.

Sarerako helburu operatiboak:

  • Foru Administrazioaren eta toki entitateen arteko komunikazioan laguntzea.
    Enplegua sortzen edo ekintzailetza berderako ekimenetan laguntzea.
  • Herriei ematen diegun zerbitzuaren kalitatea hobetzeak partaidetza-sentimendua handitzen lagunduko du.
  • Bisitariei/turistei ematen diegun zerbitzuaren kalitatea hobetzea koordinazio hobeari esker.
  • Guneen eskaintza eta eskaintza pribatua koordinatzea. Koordinazio publikoan eta pribatuan laguntzea.
  • Jardueren eskaintza hobetzea, osoagoa eta erakargarriagoa egiteko. Hala egiten badugu, eskaintza aniztasuna handiagoa izanen dugu.
  • Herritarrek eta bisitariek erraz ulertzeko moduko irudi eta mezua sortzea.
    Jardunbide onak trukatzea.
  • Lankidetza proiektuak aurkeztea.
  • Jardunbide egokiak eta txarrak trukatzeko topagunea izanen da.
    Prestakuntza programa komuna sortzea.
  • Sarea erabiltzeko dokumentazio-bankua izatea.