SAKANA

SAKANA

Sakana alde bietatik alboan dituen zerrek babestutako haran, bide eta igarobidea da. Urbasa eta Andiak, alde batetik, Aralarrek, bestetik, aran honek Iruñerritik Arabaraino, eta handik Gaztelera zuzentzen gaitu. Logikoki, hortik igaro dira historian zehar merkatari, artzai, kultura eta edozein motatako ejerzito erasotzaileak. 

Heze eta lainotsua da, euririk ez da falta, eta horregatik eskaintzen dizkigu baso ikaragarri eta landa berdeak, baita gazta, txistorra eta babarrun gorriak ere.

Zaporerik minenak, aintzinako basoetan ibiltzea, Aralarkoaren tankerako kondairak, Zamartze bezalako monastegi zaharrak edo Itxasperri Santiagoko erdi aroko baseliza aurkitu nahi izatekotan, hau da zuen harana. Mendetako baserri armarridunez osatzen diren herri liluragarriak gozatu nahi izatekotan ere, hau zuen harana da. Mendia gozatzekotan, Aralar eta Beriainerako igoerek zuen aurreiritziak gaindituko dituzte.

Eskua luzatzen dizuten kulutura, natura, zapore, jatorrizko-arkitektura, gune magiko, mendi eta basoak. Ezinbesteko tokia.

Sakana; mendiek inguratutako bidea

ESPAZIO NATURALAK
ESPAZIO SINGULARRAK
No hay disponibles por el momento.
TURISMO BULEGOA

Ekintzen agendara sartu

ESPLORA