Artzibarko galtzada erromatarra

Bide honek Caesaraugusta-Zaragozatik Bordelerantz zihoan galtzada erromatarraren zati bat zeharkatzen du: Zangozan hasi, eta Irati ibaiak Ekairaino duen ibilbidetik abiatu, Urrobi ibaiaren arrora igaro, Artzibarretik igo Orreagaraino, eta handik Luzaidetik jaitsi, Bordelerako norabidean. Ibilbide horren barruan dago K.a. I. mendetik aurrera Pirinioak baskoien lurraldetik zeharkatzen zituen bide erromatarra. Artzibar zeharkatzen du Gurpegi eta Urrobi ibaien arroetatik, eta Artzibar osatzen duten herri txikietako batzuetatik igarotzen da. Ibilbide honetan Artziko aztarnategi erromatarraz, garaiez eta eliza erromanikoez gozatzen ahalko duzu.
Ficha
Artzibarko galtzada erromatarraLocalización: Urrobi eta Gurpegi ibaien arroak Artzibarren.
Socio de la Red Explora: Artzibarko Udala
Desarrollo ambiental
Ibilbidearen bitartez, erromatarrek garai hartako komunikazio-bide garrantzitsuak diseinatzeko eta eraikitzeko orduan zuten ezagutza handia hauteman daiteke, baita diseinu horrek ingurumenean duen eragin txikia ere.
Desarrollo social
Bidexka horrek herrien arteko konektibitatea hobetzen laguntzen du, ibilgailuekiko ia interferentziarik gabe. Ibilbidean barna Artzibarko ondare historiko eta kulturala ikus daiteke.
Desarrollo económico
Gaur egun, zerbitzuen artean, ostatuak, landetxeak eta hotelak daude, eremuaren garapen ekonomikoari laguntzen diotenak.
Artzibarko galtzada erromatarra

Bide honek Caesaraugusta-Zaragozatik Bordelerantz zihoan galtzada erromatarraren zati bat zeharkatzen du: Zangozan hasi, eta Irati ibaiak Ekairaino duen ibilbidetik abiatu, Urrobi ibaiaren arrora igaro, Artzibarretik igo Orreagaraino, eta handik Luzaidetik jaitsi, Bordelerako norabidean. Ibilbide horren barruan dago K.a. I. mendetik aurrera Pirinioak baskoien lurraldetik zeharkatzen zituen bide erromatarra. Artzibar zeharkatzen du Gurpegi eta Urrobi ibaien arroetatik, eta Artzibar osatzen duten herri txikietako batzuetatik igarotzen da. Ibilbide honetan Artziko aztarnategi erromatarraz, garaiez eta eliza erromanikoez gozatzen ahalko duzu.
Fitxa
Artzibarko galtzada erromatarraKokapena: Urrobi eta Gurpegi ibaien arroak Artzibarren.
Red Explora Nafarroako bazkidea: Artzibarko Udala
Ingurumen-garapena
Ibilbidearen bitartez, erromatarrek garai hartako komunikazio-bide garrantzitsuak diseinatzeko eta eraikitzeko orduan zuten ezagutza handia hauteman daiteke, baita diseinu horrek ingurumenean duen eragin txikia ere.
Garapen soziala
Bidexka horrek herrien arteko konektibitatea hobetzen laguntzen du, ibilgailuekiko ia interferentziarik gabe. Ibilbidean barna Artzibarko ondare historiko eta kulturala ikus daiteke.
Ekonomia-garapen