ALBISTEAK

Nafarroa Ezagutu Sareak lurralde-garapenerako inspirazio-iturri diren esperientzia berriak hurbildu dizkie bere bazkideei

Nafarroa Ezagutu Sareak lurralde-garapenerako inspirazio-iturri diren esperientzia berriak hurbildu dizkie bere bazkideei

Trukerako eta ikaskuntzarako aldizkako jardunaldien barruan, irailaren 17an, Nafarroa Ezagutu Sareak lurralde-garapen jasangarrirako hainbat ekimen bisitatu zituen Araban, bazkideei beren lurraldeetara eraman daitezkeen esperientzia inspiratzaileak eta ikaskuntzak hurbiltzeko asmoz. Topaketak Gaubean eta Gesaltza Añanako Gatz Haranean egin ziren, eta tokiko baliabideak balorizatzearekin, jarduera ekonomikoa sortzearekin eta lurraldean errotzearekin lotutako esperientziak eman ziren ezagutzera.

Plazaolako Bide Berdeko obren zati bat amaituta

Plazaolako Bide Berdeko obren zati bat amaituta

Plazaola partzuergo turistikoak amaitu ditu "Plazaolako bide berdea hobetzeko eta birgaitzeko proiektua, Urritza (Imotz) eta San Migeltxo (Mugiro-Larraun) udalerrietan”. Lan horiek Lakita S.A. enpresak egin ditu azken asteetan, 19.758,67 euroko zenbatekoarekin. Obra...