Nafarroa Ezagutu Sarea Elkarteak bere Eguna ospatuko du datorren ostiralean, irailak 19, birgaitu berri den Artziko Jauregian, lurralde orekari eta kultur ondareari balioa emateari buruzko goizeko jardunaldi inspiratzaile batean, guztia jasangarritasunaren ikuspegitik landuta.

Jesús Mari Rodríguezek, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusi eta Nafarroa Ezagutu Sareko lehendakariordearen, emango dio hasiera instituzionalari, goizeko 10etan.

Ordu laurden geroago, Sara Sánchez, Consorci de l’Alta Garrotxako (ekialdeko Pirinioetako azpieskualde katalana) zuzendariaren txanda izango da. Bisitarien harrera bermatzeko filosofia gisa planifikazio aurreratua eta bertako biztanleekiko elkarbizitza izango ditu hizpide. Ondoren, Ana Blasco Alquézar-eko alkateak Huescako herri honetako mugikortasun planak aurkeztuko ditu, tokiko kudeaketa eta bizikidetzarako elementu gisa.

11:45ean hasiko da kultura-ondarearen gai-multzoa, Juan Miguel Gutiérrezen parte-hartzearekin. Gutiérrez Manzanedo bailaran (Burgos) dagoen Santa María de Rioseco Monasterio zistertarraren Fundazioaren presidentea da, eta honen inguruan egindako kudeaketa eraginkorraren inguruan arituko da.
Jesús Andia, Trasmoz-eko alkatea, Zaragozako herri honen ondarea balioan jarriz biztanleriaren finkapenean eta tokiko ekonomiaren sustapenean izan duen eraginaz arituko da. Ruth Pironek, Landa Garapenerako Kantabriako Sareko Landa Jasangarritasuneko Bulego Teknikoaren koordinatzaileak, osatuko du blokea, eta ondarearen balioa azpimarratuko du, Sareak egiten dituen esperientzia eta boluntariotza jardunaldien bidez.

Itxiera instituzionala Francesca Mariani Elkarteko lehendakariaren eskutik etorriko da. Gainera, inguruko baliabideak bisitatuko dira, hala nola jauregia bera edo terma erromatarrak, Veronica Quintanilla arkitektoa eta Juantxo Agirre-Mauleon Aranzadiko arkeologoa bertan direla. Jardunaldiari amaiera emateko, hamaiketakoa eta networkinga egingo dira.

Izena emateko epea zabalik dago jardunaldi osoan edo bere blokeren batean formulario honen bidez.