PIRINIOAK, PIRINIOAURREA ETA ZANGOZA

Pirinioak eta haren aurreko eskualdeak ingurune zoragarri baten parte dira, zeinean giza jarduerak moldekatu baititu bertako paisaiak eta bizimoduak.

Badirudi natura basatia duzula aitzinez aitzin. Eta halaxe da, gainera. Baina, era berean, eremu horretako biztanleek milaka urtean jardun dute elkarri eragiten, hamaikatxo modutan jardun ere. Artzaintzak, baso-lanek, nekazaritzak eta komunikazio-bideek sortu dituzte parajeotako basoak, mendiak, ibaiak, arroilak, belardiak, ohiturak edo folklorea, gaur egun ezagutzen ditugun moduan.

Pirinioei gazta- eta babarrun-usaina darie, baina baita artzain-apurrena eta bildotsarena ere. Pirinioaurrean eta Zangozan, berriz, barazki eta potxa zaporea da nagusi. Potxak dira, hain justu, bertako produkturik bereizgarriena: heldu aitzina bilduriko babarrunak, lehortu gabe prestatzen direnak, barazkien eta lekaleen artekoak.

Ingurune pribilegiatuan zaude, naturaguneak eta espazio bereziak bereziki babesten diren ingurumarian. Oreinak eta sarrioak, hartzak eta basurdeak, amuarrainak eta uhandreak, saiak eta arranoak bizi dira haietan. Naturagune eta espazio bereziok apartekoak dira naturaz, herriez eta hiriez gozatzeko, baita tradizioez eta mendiko gastronomiaz, jaiez, dantzez eta herri-kirolez disfrutatzeko ere.

Bizi eta gozatu.

ESPAZIOEN ETA IBILBIDEEN MAPA