IRISGARRITASUNA

Badago aukera naturaz oztoporik gabe gozatzeko Nafarroako paraje ezagunenetako batzuetan. Bidexka egokituak dituzten guneak dira, besteak beste, Bertizko Jaurerriko Parke Naturala, Leurtzako urtegia, Orgiko basoa eta Urbasa-Andiko Morterutxoko bidexka; egokitzapen horiei esker, mugikortasun murriztua duten pertsonek eta itsuek lurralde honetako naturagune ederrak ezagutzen ahalko dituzte.

2018Ko urriaren 30ean, ONCE Fundazioko Ilunion konpainiak Nafarroa Ezagutu Sareari eman zion saria irisgarritasunerako eta aniztasun funtzionalari erantzuteko Sarean sartu dituen “ekarpen berritzaileengatik”.