SENTSIBILIZAZIOA

BISITATU NATURAGUNEAK, INGURUMENA ETA BERTAKO HERRITARRAK ERRESPETATUZ

‘¿Dónde va Vicente? / Maritxu, nora zoaz?’ kanpainak herritarrak sentsibilizatu, eta erabilera onak, ohiturak eta jarrera arduratsuak sustatu nahi ditu haien artean, Nafarroako landa-inguruneaz gozatzeko orduan, helmuga batzuen masifikazioa saihestuz.

Vicente eta Maritxu pertsonaiek eragiten dute jendea haiekin identifikatuta sentitzea ohitura jakin batzuetan; izan ere, portaera desegokiak agertzen dituzte landa-ingurunean edo naturan, eta, zeharka, landa-ingurunearen, bertako herrien eta bertako jendearen kulturan gehiago integratzen diren errespetuzko beste erabilera batzuk sustatzen dituzte.

ZER BILATZEN DUGU?

Ingurune naturala edo kultura- edo ondare-espazioak errespetatzen dituen aisialdi eta turismo jasangarria.

  • Masifikazioa saihesten du eta bisitarien eta landa-eremuetako biztanleen arteko bizikidetza errazten du.
  • Kontuz suarekin.
  • Aparkatu egokitutako eremuetan, bideak eta finka edo etxebizitzetarako sarrerak blokeatu gabe.
  • Hartu beharrezko guztia.
  • Ez sortu hondakinik eta, sortuz gero, eraman etxera.
  • Errespetatu naturako soinuak, ez egin alferrikako zaratarik.
  • Planifikatu zure txangoa eta saihestu leku masifikatuak.

LEKU LASAI BATEN BILA AL ZABILTZA?

Leku lasai baten bila bazabiltza, erabili gure erreserba-tresna.

https://reservas.redexploranavarra.es/ online erreserben  plataforman bidez, aldez aurretik jakin dezakezu helmuga jakin bateko okupazio-maila, horrela bisitarien fluxua hobeki kudeatzeko.

Etxetik irten aurretik jakinen duzu buruan dabilkizun helmugan leku librerik geratzen den, eta, nahi izanez gero, beste aukera bat bilatzen ahalko duzu.

MARITXU, NORA ZOAZ? ¿DÓNDE VAS VICENTE?

Nafarroak 450.000 hektarea baso ditu, 487 tontor nagusi eta ehunka bigarren mailako, milaka kilometro bidexka, babestutako 40 espazio baino gehiago, dozenaka ibai, aintzira eta urtegi… Maritxu bezalakoa izan nahi duzu benetan?

MARITXU, NORA ZOAZ!

Nafarroak milaka hektarea baso, ehunka gailur, milaka kilometro bidexka, dozenaka natur gune baditu, zergatik ez duzu bilatzen hain masifikatua ez dagoen leku bat?

NORA ZOAZ MARITXU?

Ganaduari enbarazu egiteak ondorio larriak ekar diezazkioke, baserriko animaliak errespetatu.
Itxituran badago, ez sartu. Libre eta mastinekin badago, eman itzulinguru bat eta ez zaitez mehatxagarria izan.

ERREKO ZARA MARITXU!

Ez ezazu inoiz surik egin horretarako prestatutako tokietatik kanpo eta INOIZ ez egin sute-garaian. Hondamendia eragin dezakezu.

ZERTAN ARI ZARA MARITXU?

Naturara zoazenean, gozatu soinuez, eta saiatu fauna, pertsonak edo baserriko animaliak ez gogaitzen.

BIXENTE ETA MARITXU NATURAN

Nafarroak milaka hektarea baso, ehunka gailur, milaka kilometro bidexka, dozenaka natur gune baditu, zergatik ez duzu bilatzen hain masifikatua ez dagoen leku bat??

BIXENTE ETA EKIPAMENDUA

Naturara ateratzen zarenean, beharrezko guztia hartu, eguraldia kontsultatu eta egingo duzun ibilbidea berrikusi. Ez egiteak ondorio oso desatseginak ekar diezazkizuke.

BIXENTE ETA ZARATAK

Naturara zoazenean, gozatu soinuez, eta saiatu fauna, pertsonak edo baserriko animaliak ez gogaitzen

BIXENTE ETA HERRIETAKO PORTAERA

Hirian, etxe bat blokeatzen aparkatuko zenuke?
Herrietan, sen onez eta bertako biztanleak errespetatuz joka ezazu.

BIXENTE ETA ZELAIKO PASABIDEEN BLOKEOA

Bideak, finketarako sarrerak edo pistak blokeatu ezin diren sarbideak dira, pertsona eta zerbitzu askori kalte egiten diezu. Aparka ezazu leku egokietan.

BIXENTEA ETA SUA

Ez ezazu inoiz surik egin horretarako prestatutako tokietatik kanpo eta INOIZ ez egin sute-garaian. Hondamendia eragin dezakezu.

BIXENTEA ETA ANIMALIAK

Ganaduari enbarazu egiteak ondorio larriak ekar diezazkioke, baserriko animaliak errespetatu.
Itxituran badago, ez sartu. Libre eta mastinekin badago, eman itzulinguru bat eta ez zaitez mehatxagarria izan.

BIXENTE ETA ZABORRAK

Ez nahastu biodegradagarria eta biodesatsegina; landara ateratzen zarenean, eraman ezazu zure zabor GUZTIA.