PRESTAKUNTZA
Nafarroa Ezagutu Sarea elkarteak bere lanaren funtsezko alderditzat jotzen du prestakuntza, bai erakunde bazkideentzat, bai ikasleentzat.
Prestakuntza horrek hiru bide ditu:
- Jasangarritasun teknikariena.
- Iruñeko Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuko Ingurumen Kontrol eta Hezkuntzako goi-mailako zikloko ikasleentzako praktikak.
- Elkartea osatzen duten espazio eta ibilbideetako langileei edo kudeatzaileei zuzendutakoa.
IRAUNKORTASUNARI BURUZKO PRESTAKUNTZA
Nafarroa Ezagutu Sareak 2021ean hasi zuen Lizarraldean esperientzia pilotu bat pertsonak iraunkortasun-teknikari gisa prestatzeko. Talde honek ondorengo formazioetarako bidea ireki zuen.
2022an formakuntzak jarraipena izan zuen Sakana-Plazaola-Aralar eta Bidasoa-Leurtza lurraldeetan, ikasle talde berri batekin.
2023an, prestakuntza Pirinioa-Aurrepirinioetako eta Zangozako eskualdeko Nafarroa Ezagutu Sareko guneetan eman da.
2024ko udaberrian, prestakuntza hori Azkoienen eskainiko da, erdiguneko eta Erriberako eremuetarako.
GOI-MAILAKO IKASLEENTZAKO IKASTAROA
Iruñeko Nekazaritza eta Basogintzako Ikastetxe Integratuaren eta Nafarroa Ezagutu Sarearen arteko akordioari esker, 2020an abian jarri zen Ingurumen Kontrol eta Hezkuntzako goi-mailako zikloko ikasleek praktikak egitea sareko hainbat espaziotan.
Praktikek bi hilabete eta erdi inguru irauten dute, eta ikasleek aldez aurreko prestakuntza jasotzen dute komunikazioan eta gatazken kudeaketan.
COVID-19ak eragotzi egin zuen 2020an normaltasunez egitea, eta nolabaiteko online praktikak egin ziren. 2021ean normaltasunez egin ahal izan ziren, eta 2022an handitu egin da nekazaritza eta basozaintzako eskolako ikasleak hartu nahi dituzten espazioen kopurua.
KUDEATZAILE ETA PROFESIONALENTZAKO PRESTAKUNTZA
Kudeatzaileak eta bazkideek kontratatutako langileak prestatzea ere garrantzitsua da elkartearentzat. Horrela, kudeatzaileek eskatuta, 2021ean jardunaldi bat egin zen bereziki Nafarroa Ezagutu Sareko toki-erakundeetako kideentzat, erabilera publikoak kudeatzeko moduarekin lotutako udal-ordenantzei buruz.
Era berean, komunikatzeko eta gatazkak kudeatzeko trebetasunei buruzko prestakuntza bat egin zen, bazkideek kontratatutako langileentzat, eta aurrez aurre zein online eman zen. Hemen aurkituko dituzu bi prestakuntzen bideoak: komunikazio-trebetasunak eta gatazkak konpontzea. Prestakuntza 2022an errepikatu zen, aurrez aurre bakarrik. 2022an, Nafarroa Ezagutu sareko espazioetako kudeatzaileentzako eta lan-kontratudunentzako prestakuntza zabaldu egin da, “Desgaitasuna duten pertsonekiko tratua eta interakzioa ingurune naturaletan” izeneko prestakuntza espezifikoaren bidez.