DIRULAGUNTZAK


Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak 2020tik egiten ditu laguntzen deialdiak, Nafarroa Ezagutu sareari lotutako espazio eta ibilbideetan egin beharreko inbertsioetarako.
Dirulaguntzak toki erakundeei eta irabazi asmorik gabeko elkarteei ematen zaizkie, Lurralde Garapen Jasangarriko proiektuak gauzatzeko, inbertsioetarako izaera ekonomikoarekin.
Deialdi honen xedea da lurraldearen GARAPEN JASANGARRIARI LAGUNTZEA, helburu hauek oinarri harturik:
- Nafarroako lurralde oreka eta jasangarritasunaren printzipioak sustatzea (jasangarritasun ekonomikoa, soziala, ingurumenekoa, demografikoa) Sareko espazio eta ibilbideetan.
- Ekintzailetza, enplegu berdea eta ekonomia soziala sustatzea Sareko gune eta ibilbideen gainean.
- Balioa ematea ondare zientifikoari, ekonomikoari, sozialari, kulturalari, turistikoari, osasun arlokoari eta sustatu beharrekotzat jotzen den beste edozeini.
Laguntza horiek Nafarroa Ezagutu sarearen esparruan egiten den lana osatzeko dira, landa inguruneko jarduera suspertzeko eta Nafarroako naturaguneak eta horiek kudeatzen dituzten pertsonak landa giro bizi, aktibo eta etorkizuneko baten protagonista bihurtzeko.
2023KO DIRULAGUNTZAK
Nafarroako Gobernuak, 2023an, 174.825,54 euro eman zituen, guztira, Nafarroa Ezagutu sarearen espazio eta ibilbideetan inbertitzeko proiektuetarako; zehazki, 154.825,54 € eman zizkien proiektua aurkeztu zuten hamar toki erakundeei, eta 20.000 € irabazi asmorik gabeko elkarte bati.
Toki erakundeetarako zen aurrekontuaren zati bat ez zen erabili. Beraz, liberatu egin zen, eta irabazi asmorik gabeko elkarteentzako beste deialdi baterako erabiliko da, 45.000 euroko zuzkidurarekin.
2022EKO INBERTSIOAK
Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak % 65 handitu ditu bere dirulaguntzak 2022an, inbertsioak oinarri dituen dirulaguntza 265.000 eurora arte handitu baitu (200.000 euro toki erakundeentzat eta 65.000 euro irabazi asmorik gabeko elkarteentzat), eta beste deialdi bat gehitu baitu jasangarritasunaren hiru ardatzei lotutako proiektu edo jarduera programetarako, 65.000 eurokoa. Informazio gehiago, 2022ko dirulaguntzak aurkezteko jardunaldian.
Lehenengoan 20 proiektu aurkeztu ziren (17 toki erakundeenak eta 3 elkarteenak), eta laguntzak eman zitzaizkien 12 toki erakunderi eta 3 elkarteri; eta bigarrenean proiektu bakarra aurkeztu zen, azkenean dirulaguntzari uko egin ziona.
2021EKO INBERTSIOAK
Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideetarako egiteko deialdiak 135.000 €-ko aurrekontua izan zuen 2021ean (75.000 € toki-erakundeendako eta 65.000 € irabazi-asmorik gabeko elkarteendako).
Deialdi horretara 21 proiektu aurkeztu ziren orotara, eta haietatik puntuaziorik handiena lortu zuten 13 proiektuak aukeratu ziren (9 toki-erakundeek sustatuak, eta 4 irabazi-asmorik gabeko elkarteek aurkeztuak):
2020KO INBERTSIOAK
Urte horretan, Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideetarako egiteko deialdiak 200.000 euroko aurrekontua izan zuen (135.000 € toki-erakundeendako, eta 65.000 € irabazi-asmorik gabeko elkarteendako).
Deialdi horretara 18 proiektu aurkeztu ziren orotara, eta haietatik puntuaziorik handiena lortu zuten 7 proiektuak aukeratu ziren (3 toki-erakundeek sustatuak, eta 4 irabazi-asmorik gabeko elkarteek aurkeztuak):