2021EAN ONARTUTAKO
PROIEKTUAK

2021EKO INBERTSIOAK

1. Urrotz-Hiria, Bizimugi eta Irati Bidearen arteko ibilbidea eta begizta

Sustatzailea: Urrotz-Hiriko Udala.
Emandako zenbatekoa: 25.000 €

Lizoain eta Urrotz-Hiria lotzeko bide berria eraikitzea, eta lotura-begizta bat sortzea Urrotz-Hiria eta EuroVelo trazadura berria lotzeko (Iratiko garai bateko ibilbidea). Obra horrek hobetu egiten ditu lurraldearen konektibitatea eta egituraketa.

2. Aralar mendilerroko orientazio-zentroa

Sustatzailea: Aralarko Elkartea.
Emandako zenbatekoa: 10.309 €

Orientazio-probetarako zailtasun desberdineko 3 ibilbide sortzea eta seinaleztatzea, Aralarko natura- eta ingurumen-balioei eta erabilera tradizionalei loturik. Proiektu honek Aralarko espazioa antolatzea du helburu, kontserbazioa hobetzeko, eta Aralar mendilerroaren ezaugarriak ezagutarazi nahi ditu, baita haren natura-, kultura, pasaia- eta ingurumen-balioak ere.

3. Ubabako begiratokiko aparkalekua egokitzea

Sustatzailea: Limitaciones Mendietako Batzarra.
Emandako zenbatekoa: 18.834 €

Ubabako begiratokiko aparkalekua egokitzea, landaketak eta bide-seinaleak dituzten plazak mugatuz, eta oinezkoentzako bide bat sortuz. Obra honekin, masifikazioa kontrolatu eta irisgarritasun unibertsala ahalbidetu nahi da Urederrako iturburuaren inguruan.

4. Lerate badiako baso didaktikoaren ibilbidea eta traba arkitektonikoak egokitzea

Sustatzailea: Gesalazko Udala.
Emandako zenbatekoa: 25.000 €

Lerate badiatik Allozko urtegira iristeko modua hobetzea, baso didaktikoaren ibilbidea egokituz, eta oztopo arkitektonikoak zuzentzea Lerate hondartzako informazio-puntuan eta urtegirako bidean.

5. Soinu-paisaiak Irunberriko arroilan

Sustatzailea: Irunberriko Udala.
Emandako zenbatekoa: 2.594 €

Irunberriko arroilari lotutako kultura-, hezkuntza- eta etnografia-balioak zabaltzeko proiektua, arroilaren ibilbidean barna banaturiko QR kodeen bidez eskura daitezkeen soinu-kontakizunak eginez. 

6. Zugarramurdi leizeko bisita-ibilbidea zabaltzea

Sustatzailea: Zugarramurdiko Udala.
Emandako zenbatekoa: 25.000 €

Proiektua Zugarramurdiko leizearen antolamendu berrian txertatzen da, eta “begiratokien ibilbidea” sortzean datza. Ibilbide horrek leizea inguratzen duen kanpoko ibilbidea zabaltzen du, eta gune berriak ezartzen ditu ingurua behatzeko. Jarduera honen helburua da bisiten inpaktua murriztea eta espazioa kontserbatzen laguntzea, traba arkitektonikoak kentzea eta bisitak seguruak eta irisgarriak izatea erabiltzaile guztientzat.

7. Erromantzatua berraztertzeko sarea

Sustatzailea: Erromantzatuko Udala.
Emandako zenbatekoa: 5.995 €

Erromantzatuko natura-, kultura-, ondare- eta turismo-balioak zabaltzeko proiektua, inguruan instalatutako eta/edo QR kodeen bidez eskura daitezkeen ikusizko materialak landuz.

8. Leurtzako urtegien konektibitatea

Sustatzailea: Doneztebe, Urrozko Udala.
Emandako zenbatekoa: 7.550 €

Konektagarritasun digitaleko proiektua, Leurtzako urtegietarako banda zabala instalatzea xede duena. Proiektu honen bidez, masifikazioa kontrolatzeko eta urtegietako sarbidea arautzeko behar den azpiegitura lortzen da, Nafarroa Ezagutu Sareko edukiera kontrolatzeko tresnaren bidez.

9. Eslabako Santa Criz aparkalekua handitzea eta egokitzea

Sustatzailea: Eslabako Udala.
Emandako zenbatekoa: 14.715 €

Santa Criz aztarnategi arkeologikora sartzeko aparkalekua handitzea eta egokitzea. Proiektu honek aztarnategirako sarbidea kontrolatzea eta arautzea eta inguruko ondare historikoa babestea du helburu.

10. Emakumeen historia

Sustatzailea: Irantzuko Lurrak elkartea.
Emandako zenbatekoa: 25.000 €

Irantzuko Lurretako kultura-ondare immaterialaren ikerketari lotutako azpiegituren proiektua, eta, zehazki, emakumeak gure herrien historian izan dituen lanbideetan eta egungoetan duen eginkizunari buruzkoa.

11. Interpretazio-ibilbidea naturan eta landa-kulturan barna Acedon

Sustatzailea: Estemblo elkartea.
Emandako zenbatekoa: 21.840 €

Elkarlanerako eta elkarbizitzarako Dérula espazioa artistikoki sendotzea, eskultura-eraikuntzak, material naturalak dituzten elementu artistikoak eta Basetxearen eta Dérularen arteko bideko harri lehorrezko hormak zaharberrituz (UNESCOk gizateriaren ondare izendatu zuen).

12. Berdesia gune jasangarriagoa

Sustatzailea: Tafallako Berdesia elkartea.
Emandako zenbatekoa: 10.385 €

Landareak ekoizteko mintegiko instalazioak egokitzea elkarteak Tafallan egindako birlandatze-proiektuetarako, baita “Las cuatro Piedras” monumenturako inbertsioak ere.

13. Bidasoko bide berdearen segurtasuna hobetzea

Sustatzailea: Cederna-Garalur.
Emandako zenbatekoa: 7.754€

Bidasoko tuneletako argizuloak berritzea eta segurtasuna hobetzea, bidean egurrezko hesiak paratuz.