SAKANA

SAKANA

Sakana ibar bat da, bide bat, albo banatan dituen mendilerroek markatutako trantsizio-tokia. Albo batean, Urbasa eta Andia, eta bestean, berriz, Aralar. Sakana Iruñerritik abiatzen da Araba aldera, eta, handik, Gaztelara. Historian zehar, bide logikoa izan da handik barna merkatariak, artzainak, kultura, tankera guztietako antzinako inbaditzaileak eta armadak igarotzeko.

Paraje heze eta lanbrotsuotan, maiz egiten du euria, eta horrexek aberasten ditu hango baso itzelak, belardi berdeak eta gazta, txistorra, babarrun gorriak eta halako jaki goxoak.

Bailara paregabea da hau zapore bizien bila dabilenarentzat, jatorrizko basoetan paseatzeko, Aralarkoaren tankerako kondairak ezagutzeko, Zamartze eta halako antzinako monasterioak bisitatzeko, edo Erdi Aroko Santiago Itxasperri ermita txikia bertatik bertara ikusteko. Eta herri zoragarriez gozatu nahi duenak, berriz, aski politak topatuko ditu Sakana aldean: mendeetako baserri erraldoiekin, asko eta asko armarridunak. Mendizaleek ere izanen dute aukerarik: Aralar eta Beriaingo igoerek aseko dituzte haien itxaropenak.

Sakana aldean, elkarrekin loturik daude kultura, natura, zaporea, arkitektura tradizionala, txoko magikoak, mendiak eta basoak. Nahitaez ezagutu beharrekoa.

Sakana, mendiz inguratutako bidea.

ESPAZIO SINGULARRAK

ESPAZIOEN ETA IBILBIDEEN MAPA