Plazaola bide berdea

Antzinako trenbidea bide berde gisa berreskuratu da (45 km Nafarroan Saratsa eta Leitza artean, eta 23 km gehiago Gipuzkoan Andoaineraino). Haranen eta mendien, larreen eta pagadi eta harizti handien ingurune hostotsu batean dago, eta hango herri txikietan euskal paisaia atlantikoaren berezko landa-etxetzar handiak daude. Han batzen dira nortasun handiko lurraldea, tradizioak eta milaka urteko hizkuntza, euskara, alegia. Bidearen inguruan hainbat zerbitzu eskuratu ditzakezu: bizikleten alokairua, garraioa, bisita gidatuak, jatetxeak, landa-ostatuak, kanpina, tokiko produktuak eta abar. Europako bide berdeetako tunelik luzeena dago bidean, Uitzin, hain zuzen: 2,7 km.

Ficha

Plazaola bide berdea

Localización: Lekunberri (Plazaola Turismo Partzuergoaren egoitza)

Acceso:Saratsa, Irurtzun, Latasa, Lekunberri eta Leitza

Accesibilidad:

Mugikortasun urriko pertsonendako 2 tarte daude Nafarroako aldean, eta horrela jasotzen dira gidaliburuan (Leitza eta Mugiro): Vías verdes accesibles

Socio de la Red Explora: Plazaola Turismo Partzuergoa

Desarrollo ambiental

Gune egokia da, gizartean motorrik gabeko mugikortasunaren aldeko jarrerak sustatzeko. Gainera, honako hauek bultzatzen dira: garraio ez-kutsatzailea, turismo jasangarriagoa, ingurunearekiko errespetuzko harremana, jarduera osasungarriak eta bizi-kalitatea.

Desarrollo social

Trenbidearen ondarea berreskuratu da tokiko biztanleek aisialdirako, kirol jardueretarako, jarduera fisikorako, atsedenerako eta abarretarako erabil dezaten. Adineko biztanleek oso gogoko dute, oso irisgarria eta erosoa baita (maldarik gabea izateagatik).

Desarrollo económico

Bideak ekonomiaren garapena suspertzen du zuzenean eta zeharka (alokairuak, jatetxeak, garraioa, ostatuak, kudeaketa, mantentze-lanak, obrak, etab.). Gainera, sinergiak eta loturak sortzen ditu beste lurralde batzuekin, beste sektore batzuekin eta produktu berriekin.

Plazaola bide berdea

Antzinako trenbidea bide berde gisa berreskuratu da (45 km Nafarroan Saratsa eta Leitza artean, eta 23 km gehiago Gipuzkoan Andoaineraino). Haranen eta mendien, larreen eta pagadi eta harizti handien ingurune hostotsu batean dago, eta hango herri txikietan euskal paisaia atlantikoaren berezko landa-etxetzar handiak daude. Han batzen dira nortasun handiko lurraldea, tradizioak eta milaka urteko hizkuntza, euskara, alegia. Bidearen inguruan hainbat zerbitzu eskuratu ditzakezu: bizikleten alokairua, garraioa, bisita gidatuak, jatetxeak, landa-ostatuak, kanpina, tokiko produktuak eta abar. Europako bide berdeetako tunelik luzeena dago bidean, Uitzin, hain zuzen: 2,7 km.

Fitxa

Plazaola bide berdea

Kokapena: Lekunberri (Plazaola Turismo Partzuergoaren egoitza)

Sarbidea:Saratsa, Irurtzun, Latasa, Lekunberri eta Leitza

Irisgarritasun:

Mugikortasun urriko pertsonendako 2 tarte daude Nafarroako aldean, eta horrela jasotzen dira gidaliburuan (Leitza eta Mugiro): Vías verdes accesibles

Red Explora Nafarroako bazkidea: Plazaola Turismo Partzuergoa

Ingurumen-garapena

Gune egokia da, gizartean motorrik gabeko mugikortasunaren aldeko jarrerak sustatzeko. Gainera, honako hauek bultzatzen dira: garraio ez-kutsatzailea, turismo jasangarriagoa, ingurunearekiko errespetuzko harremana, jarduera osasungarriak eta bizi-kalitatea.

Garapen soziala

Trenbidearen ondarea berreskuratu da tokiko biztanleek aisialdirako, kirol jardueretarako, jarduera fisikorako, atsedenerako eta abarretarako erabil dezaten. Adineko biztanleek oso gogoko dute, oso irisgarria eta erosoa baita (maldarik gabea izateagatik).

Ekonomia-garapen