SAREKO LANA

Icono de la Red Explora Navarra

NAFARROA EZAGUTU SAREAren helburu nagusietako bat da sareko lana eta kideen arteko lankidetza bultzatzea, Nafarroako espazio natural, espazio singular eta ibilbideen koordinazioa eta kudeaketa hobetzeko, bai eta garapen jasangarria eta lurraldearen kohesioa sustatzea ere. Ildo horretan, honako ekimen hauek gauzatu dira:

1. SAREAK EHUNTZEN

Sareak Ehuntzen proiektua Estellerrian egin da, 2021eko urtarriletik abuztura, Fundación Emplea eta Altekio enpresen eskutik. Zehazki, 4 topaketa egin dira Zudairin, Leraten, Metautenen eta Acedon. Bertan, lurraldeko eragileekin batera, lurralde-diagnostiko bat egin eta aztertu da, eta horri esker partekatu ahal izan dira espazio bakoitzean eskuragarri dauden baliabideak eta jardunbide egokiak, bai eta lurraldearen beharrak eta aukerak ere. Era berean, lanbide-profil berri baten definizioan lan egin da: “jasangarritasun teknikaria”.

Teknikari horiek lurralde osoko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-jasangarritasunaren alde lan eginen dute, bai eta sarerako gobernantza-eredu berriak ere (teknikariak kontratatzeko bitartekoak, espazio eta baliabideen koordinazioa, baterako finantzaketa…). Topaketei esker, harreman berriak sortu dira eta lurraldeko gizarte-eragile publiko eta pribatuen artean daudenak indartu dira, lankidetza-sare bat ezarri da tokiko esparrutik harago, eta eskualdeko ikuspegia sustatu da.

Parte-hartzaileak

  • Bakedaoko Kontzejua
  • Ameskoabarreneko Udala
  • Mugarrietako Mendiko Batzarra
  • Artabiako Kontzejua
  • Deierriko Udala, Gesalazko Udala
  • Irantzuko Lurrak elkartea
  • Metautengo Udala
  • Estemblo elkartea, Acedoko Kontzejua
  • TEDER tokiko ekintza taldea
  • Lizarrerriko turismo partzuergoa

1. TOPAKETA: ZUDAIRI

Lurraldeen arteko sareak ehuntzen
(Programa eta ondorioak)

3. TOPAKETA: LERATE

Lurralde Jasangarritasuneko teknikaria
(Programa eta ondorioak)

2. TOPAKETA: METAUTEN

Erronkak eta aukerak zehaztuz
(Programa eta ondorioak)

4. TOPAKETA: ACEDO

Sarearen gobernantza berria
(Programa eta ondorioak)

Topaketetatik ondorio orokor batzuk atera dira, hala nola ibilbide-orri bateratu bat, lankidetza-sare bat eta ekimenen sistematizazioa.

 

ONDORIO NAGUSIAK

Baterako ibilbide-orria
Lankidetza-sarea
Ekimenen sistematizazioa

2. EZAGUTZA PARTEKATUKO GUNEAK

2021eko urria eta abendua bitartean, “Ezagutza partekatuko guneak” gauzatu dira Estellerrian. Hiru gune dira:

  • Ikasleei prestakuntza ematea jasangarritasun teknikarien lanbide-profil berria garatzeko, Emplea fundazioak eta lurraldeko eragileek egina.
  • Lan-mahaiak tokiko eragileekin eta espazioen kudeatzaileekin, gobernantza lantzeko eta mezu komun bat sortzeko.
  • Lan-mahaiak tokiko erreferenteekin jasangarritasunaren hiru ardatzetan, baita kultura/arte ardatzean ere.

Hiru lan-ildo horiek koordinatuko dira elkarrekin lan egiteko eta sinergiak bilatzeko.