ZER DA NAFARROA EZAGUTU SAREA?

OSAREA
Nafarroa Ezagutu Sarea naturaguneen, espazio berezien eta ibilbide publikoen 70 kudeatzaile baino gehiago biltzen dituen elkarte bat da. Kudeatzaile horien artean daude, Nafarroako Gobernuaz gainera, tokian tokiko erakundeak, toki-ekintzarako taldeak, turismo-partzuergoak eta irabazi-asmorik gabeko elkarteak.
Nafarroa Ezagutu Sarea lankidetzarako, ezaupideak trukatzeko eta sarean lan egiteko gune gisa sortu zen, Nafarroako Naturaguneen eta Espazio Berezien Kudeatzaileen Sarearen lehen topaketa egin ondoren.
Gaur egun, Plazaolaren Partzuergo Turistikoko presidenteak, Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko zuzendariak eta Lurraldearen eta Iraunkortasunaren Nafarroako Lursarea Agentziako idazkariak zuzentzen dute elkarte hori.

GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK
Nafarroa Ezagutu Sarearen helburu nagusia da naturaguneen, espazio berezien eta ibilbide publikoen garapena sustatzea, 2030 Agendan definitutako hiru JASANGARRITASUN ardatzen bidez (soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa); hori horrela, elementu eragile gisa funtzionatzen du kokatuta dagoen lurraldeetan, aisialdirako aukerak sortuz edo tokiko ekonomia dinamizatuz haien jarduerarekin eta hurbileko produktuekin loturik.
1. Garapen soziala. Nafarroa Ezagutu Sareak tokiko biztanleen eta bertako espazio eta ibilbideetako bisitarien bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten du, eta irisgarritasun unibertsala, inklusioa eta berdintasuna aplikatzen ditu irizpide gisa.
2. Ingurumen-garapena. Nafarroa Ezagutu Sareak espazioak eta ibilbideak errespetuz erabiltzeko lan egiten du, ingurumen-, kultura-, arte- eta ondare-balioen ezagutza sustatuz, erabiltzaileek hondakinik ez sortzea bultzatuz eta ekonomia zirkularraren alde eginez.
3. Garapen Ekonomikoa. Nafarroa Ezagutu Sareak bere lanaren muin gisa paratzen ditu enplegu berdeko proiektuak eta ekimenak sustatzea, tokiko produktuak bultzatzea eta bizimodu tradizionalak ikusaraztea, ingurumena errespetatzen duen eta denboran irauten duen ekonomiari laguntzen dioten heinean.

SAREAREN HELBURUAK
- Naturaguneen, espazio berezien eta ibilbideen irudi bateratua eta mezu komuna sustatzea, garapen integratzaile, adimentsu eta jasangarria bultzatzen duten tokiak diren aldetik, betiere pertsona eta lurralde horien mesedetan.
- Nafarroako Gobernuaren, toki-erakundeen eta lurraldeko eragileen arteko lankidetza sustatzea, hura osatzen duten espazio eta ibilbideen lurralde-garapen jasangarriaren alde.
- Sareko lana sustatzea, lankidetza-proiektuetan parte hartuz, zerbitzu eta baliabide komunak sustatuz, jardunbide egokiak trukatuz eta prestakuntza-programa komun bat sortuz.
- Toki horien kudeaketa optimizatzea, tokiko biztanleei eta bisitariei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea hobetuz, jarduera publiko eta pribatuen programen eskaintza koordinatuz eta dibertsifikatuz.
- Espazioen eta ibilbideen kudeaketa jasangarrian eskumenak dituen profil tekniko bat sor dadin sustatzea.

SAREAREN ZERBITZUAK

Kudeaketa jasangarrirako laguntza teknikoa

Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza

Lankidetza-lana eta baliabideak optimizatzea

Ekimen jasangarriak sustatzea eta zabaltzea

BARNE-ARAUDIA
Batzar Nagusiak 2022ko abenduaren 30ean egindako bilkuran onetsi zuen.