BAZTAN-BIDASOA ETA LARRAUN-LEITZALDEA
BAZTAN-BIDASOA ETA LARRAUN-LEITZALDEA
Iruñe iparralderantz, Nafarroa eraldatu egiten da eta berde-kolorea hartzen du. Baso-eremu zabalak, abeltzaintza-erabilerak eta giza jarduerak sortutako larreekin txandakatzen direnak; milaka urtean gizakiaren bizileku eta herri-kirolen agertoki izaniko haran sakonak; edo Pirinioetako kate hasiberriaren isurialde banatan itsasoratzen diren ibaiak. Nafarroa iparraldean gaude, paisaiak elezaharrak eta mitoak kontatzen dizkigun parajeetan, garai prerromanikoak nagusi diren tokian.
Larraun harana, Leitzaran eta Bidasoa ibaia bihurtzen dira protagonista nagusi, inguruotako mendi-tontorretatik begiratzen badiogu parajeari, hala nola Aralar aldetik –hantxe salbatu omen zuen San Migel goiaingeruak Teodosio Goñi, herensuge baten erasotik–, Aralarko mailoetatik, edo Mendaur edo halako tontor ikusgarrietatik. Eta lurpean ere bada zerikusirik, denboraren poderioz kareharrian induskatutako leizeak –Mendukilo, kasu–, edo Zugarramurdikoak, beren kutsu magiko eta guzti.
Ingurumari zoragarriotan, izanen duzu zer egin: bide berdeetan barna tipi-tapa ibili; mendiak igo; gaztak, eztia edo txokolatea dastatu; sagardogileen jakintzaz edo erretegietan zerbitzatzen diren haragi gorriez gozatu; hegaztiak ikusi; Bertiz aldeko parajeak eta hango leizeak bisitatu…
Ongi etorri Nafarroa iparraldera!