Mendukilloko leizeak
Mendukilloko leizeak Astizko Kontzejuaren lurretan daude, eta mendez mende erabili izan dira mendiko ukuilu gisa. Baina orain beste erabilera bat eman zaie, bisitariak hartzeko egokitu baitituzte. Lurpearen berezko zailtasunak minimizatzeko asmoz, leizeetan pasabide flotatzaile bat, argiztapen eszeniko eta dinamikoa eta multimedia sistema bat instalatu dira. Ordubeteko bisita gidatuak eskaintzen dituzte, tokiko geologia, historia eta mitologia ezagutzeko. Aldi berean, bisitariek artzainen gela, aintziren gela eta dragoiaren bizilekua ikusiko dituzte.
Ficha
Mendukilloko leizeakLocalización: Astitz
Accesibilidad:
Errealitate birtualeko bisita 360º-ko betaurrekoen bidez, eta zeinu-mintzairazko bisita, tableten laguntzarekin.
Socio de la Red Explora: Lekunberriko Udala
Desarrollo ambiental
Ingurumen hezkuntza lantzen dugu ikasleekin, elkarteekin eta turistekin. Lurrazpiko munduaren bidez Aralar mendilerroaren aberastasuna deskubritzen dugu, eta lurraldearen parte garela konturatuta ulertzen dugu hori errespetatu eta kontserbatu behar dugula.
Desarrollo social
Mendukilloko leizeak prest daude beti haraneko jendearekin lankidetzan aritzeko eta prestatu nahi den edozein jarduera hartzeko.
Desarrollo económico
Mendukilloko leizeak enpresa txikia dira; izan ere, gaur egun lanaldi osoko hiru langile baino ez ditu. Hala ere, eremua garatzeko motorra da, eta, beraz, ezinbestekoa da ostatuendako, jatetxeendako, artisauendako, jarduerendako...
Mendukilloko leizeak
Mendukilloko leizeak Astizko Kontzejuaren lurretan daude, eta mendez mende erabili izan dira mendiko ukuilu gisa. Baina orain beste erabilera bat eman zaie, bisitariak hartzeko egokitu baitituzte. Lurpearen berezko zailtasunak minimizatzeko asmoz, leizeetan pasabide flotatzaile bat, argiztapen eszeniko eta dinamikoa eta multimedia sistema bat instalatu dira. Ordubeteko bisita gidatuak eskaintzen dituzte, tokiko geologia, historia eta mitologia ezagutzeko. Aldi berean, bisitariek artzainen gela, aintziren gela eta dragoiaren bizilekua ikusiko dituzte.
Fitxa
Mendukilloko leizeakKokapena: Astitz
Irisgarritasun:
Errealitate birtualeko bisita 360º-ko betaurrekoen bidez, eta zeinu-mintzairazko bisita, tableten laguntzarekin.
Red Explora Nafarroako bazkidea: Lekunberriko Udala
Ingurumen-garapena
Ingurumen hezkuntza lantzen dugu ikasleekin, elkarteekin eta turistekin. Lurrazpiko munduaren bidez Aralar mendilerroaren aberastasuna deskubritzen dugu, eta lurraldearen parte garela konturatuta ulertzen dugu hori errespetatu eta kontserbatu behar dugula.
Garapen soziala
Mendukilloko leizeak prest daude beti haraneko jendearekin lankidetzan aritzeko eta prestatu nahi den edozein jarduera hartzeko.
Ekonomia-garapen