IRUÑERRIA
IRUÑERRIA
Arga Ibaia, Iruñean zehar igarotzen da, eta hiriaren nortasunaren oinarrietako bat da. Ez dago eskualdean pasarelak zeharkatzeko froga gainditu behar izan ez duen umerik, egun egokitu dituzten arren eta hain arriskutsuak ez izan arren, zirraragarriak dira norberak bost urte dituenean. Arga hiri erdian dagoen, bizitzaz, aniztasunez eta naturaz betetzen den arteria bat da.
Zerealak maite eta landa zabalak dituen Iruñerriak inguratzen du ibaia, nekazarien kantxa diren lursailetan aberatsa. Garia, garagarra, koltza eta abarren eremuak, urtaroekin eraldatzen dira: orlegiz, urrez, okrez… Kolore horiek Iruñea inguratzen dute, eta bat batean aldatzen dira Urkiagako Koilaturantz, Nafarroako harizti eta pagadi ederrenetako bat den Quinto Realeko basoan, Esteribarrerantz ibaian gora doan Eugirako errepidetik joaterakoan.
Mendietatik Iruñeraino, Ultzama ibaiaren urak batzen zaizkioneraino, eta hortik mahasti eta piper, baratze eta barazkien lurretan barna, Aragoi Ibaiarekin bat egiteraino, Funesetik hurbil.
Ibilbideak Pirinioetako mendietatik, baso eta zelaietan barna, Erriberako mugetan murgiltzeraino eramaten gaitu, Iruñeko hiria zeharkatuta. Ezinbestekoa.