Esteribarko BTT eta Trail gunea (EREMUA)
Esteribarko BTT eta Trail guneak (EREMUA) 21 trail eta BTT ibilbide ditu, eta 300 kilometro baino gehiago balizatuta ere bai, paisaia, sentsazio eta maila guztietako zailtasun ugariren bidez. Trazadura bakoitzak seinaleztapen eta balizak ditu, berezkoak eta berariazkoak, ibilbide bakoitzaren hasieratik amaierara arte, guztiak koloreen arabera bereizita (berdea, urdina, gorria eta beltza) eta ibilbide bakoitzaren zenbakiekin, luzerarekin eta desnibelekin. Esteribarko EREMUA izeneko BTT eta Trail guneak Zubiriko kiroldegian du harrera zentroa. Bertan, ibilbideei, pistei, aldagelei, igerileku publikoari eta abarri buruzko informazio guztia aurkituko dugu. EREMUA mendi estazio baten kontzeptu berria da, mendi-ibiliak, BTT edo trail running jarduerak egiteko.
Ficha
Esteribarko BTT eta Trail gunea (EREMUA)Localización: Valle de Esteribar
Socio de la Red Explora: Eremua elkartea
Desarrollo ambiental
Esteribarretik igarotzen ziren bidexka eta bide historikoak lehengoratzeko, ingurumen-legeriari jarraitzen zaio, eta koordinazioa dago eremuko Ingurumen Zerbitzuarekin, florari edo faunari inola ere ez eragiteko.
Desarrollo social
Proiektu honek izaera integratzailea duenez, tokiko biztanleria hartzen du kontuan, baita mendian dauden aprobetxamenduak ere, hala nola abeltzaintza, ehiza-jarduerak edo baso-aprobetxamenduak. Eragile guztiekin koordinatuta lan egiten da, bilerak eta bizikidetza-eskuliburuak eginez.
Desarrollo económico
Eremua proiektuak turismo aktiboari lotutako garapena sortzea lortu du ibarreko enpresentzat. 2018tik, ugaritu egin dira bisitariek Eremuari eskatzen dizkioten zerbitzuak. Gainera, Eremuari lotutako negozio berriak sortu dira.
Esteribarko BTT eta Trail gunea (EREMUA)
Esteribarko BTT eta Trail guneak (EREMUA) 21 trail eta BTT ibilbide ditu, eta 300 kilometro baino gehiago balizatuta ere bai, paisaia, sentsazio eta maila guztietako zailtasun ugariren bidez. Trazadura bakoitzak seinaleztapen eta balizak ditu, berezkoak eta berariazkoak, ibilbide bakoitzaren hasieratik amaierara arte, guztiak koloreen arabera bereizita (berdea, urdina, gorria eta beltza) eta ibilbide bakoitzaren zenbakiekin, luzerarekin eta desnibelekin. Esteribarko EREMUA izeneko BTT eta Trail guneak Zubiriko kiroldegian du harrera zentroa. Bertan, ibilbideei, pistei, aldagelei, igerileku publikoari eta abarri buruzko informazio guztia aurkituko dugu. EREMUA mendi estazio baten kontzeptu berria da, mendi-ibiliak, BTT edo trail running jarduerak egiteko.
Fitxa
Esteribarko BTT eta Trail gunea (EREMUA)Kokapena: Valle de Esteribar
Red Explora Nafarroako bazkidea: Eremua elkartea
Ingurumen-garapena
Esteribarretik igarotzen ziren bidexka eta bide historikoak lehengoratzeko, ingurumen-legeriari jarraitzen zaio, eta koordinazioa dago eremuko Ingurumen Zerbitzuarekin, florari edo faunari inola ere ez eragiteko.
Garapen soziala
Proiektu honek izaera integratzailea duenez, tokiko biztanleria hartzen du kontuan, baita mendian dauden aprobetxamenduak ere, hala nola abeltzaintza, ehiza-jarduerak edo baso-aprobetxamenduak. Eragile guztiekin koordinatuta lan egiten da, bilerak eta bizikidetza-eskuliburuak eginez.
Ekonomia-garapen