EREMUAK: GUNEAK ETA

IBILBIDEAK

Icono de la Red Explora Navarra
Árbol en la Sakana

NATURAGUNEAK

Naturagunetzat jo dira Nafarroako Naturagune Babestuen Sarean (NABAS) sarturiko Nafarroako Naturagune Babestu guztiak. Guztira, Nafarroako lurraldearen % 8 hartzen dute. NABAS osatzen dute, beraz, Naturaguneei buruzko Foru Legeak (9/1996 Foru Legeak) interes bereziko ekosistemak edo balio natural gailenak dituztelako babesturiko Nafarroako Foru Komunitateko lurraldeko zatiek.

Honako hauek dira NABASen naturaguneak:

  • Erreserba integralak
  • Natura erreserbak
  • Lekune naturalak
  • Aisiarako naturaguneak
  • Natura monumentuak
  • Paisaia babestuak
  • Parke naturalak

Bertan sartzen dira, halaber, Natura 2000 sareko guneak. Sare hori Europar Batasunak sortu zuen aniztasun biologikoa gordetzeko. Nafarroako Naturagune Babestuen Sarea Natura 2000 sarean dago eta haren osagarri da, Nafarroako lurraldearen % 25 hartuz.

Interior de las cuevas de los espacios singulares

GUNE BEREZIAK

Gune bereziak dira natura inguruneko titulartasun publikoko guneak, funtsezko elementuak direnak beren eremuko lurralde garapen jasangarrirako, eta organo sozial bat dutenak, parte-hartzekoa eta/edo kudeaketa publiko edo publiko-pribatukoa.

Gune berezien kategorian, honako hauek daude:

 

  • Bainu-eremuak.
  • Ibai parke kudeatuak.
  • Mendi enblematiko kudeatuak.
  • Leize kudeatuak.
  • Ekomuseo kudeatuak.
  • Bestelakoak
Familia en bici por los itinerarios de caminos de Navarra

IBILBIDEAK ETA BIDEZIDORRAK

Nafarroako Ibilbideen Sarea osatzen dute helburu hauek dituzten ibilbide guztiek: kultur ondare naturala berreskuratzea, aisia osasungarria eta mugikortasun jasangarriagoarekiko sentsibilizazioa sustatzea, eta landa eremua lotzeko lurralde-garapena bultzatzea, ekonomia, enplegu berdea eta bizi-kalitatea sortzen dituzten balio natural, paisajistiko, kultural eta sozialekiko koherentziari eutsiz.

 

  • Bide berdeak
  • Bidexken sarea
  • BTT guneak
  • Ibai parkea
  • Galtzada erromatarra