Zubietako Errota Ekomuseoa
Zubietako Errota Ekomuseoak ordubete inguruko bisitaldi gidatua eskaintzen du. Besteak beste, honako hauek hartzen ditu barnean: harrera; errotaren funtzionamendua eta makineria kanpotik aurkeztea; eho tokira igarotzea eta errota martxan jartzea; errotaren ganbaran dagoen museo etnografikoa bisitatzea; Zubietari eta haren tradizioei buruzko bideo bat ikustea; eta artisautza denda bisitatzea, hainbat produktu (nekazaritzako elikagaiak zein artisau lanak) eta askotariko liburuak salgai dituena.
Ficha
Zubietako Errota EkomuseoaLocalización: Zubieta
Acceso:Doneztebe-Leitza errepidearen ertzean dago. Pasealeku bat prestatu zen herriaren sarreratik errotaraino, errota urez hornitzen duen ubidearen ertzetik.
Socio de la Red Explora: Zubietako Udala
Desarrollo ambiental
Zubietako Errota Ekomuseoa Zubietako ingurune naturalaren paisaian integratuta dago.
Desarrollo social
Errota Zubietako baliabide garrantzitsu bat da, eta erreferentziatzat hartzen da Malerrekako eskualdean. Mendetan zehar martxan egon da, eta gaur egun ere jardunean jarraitzen du ekomuseo bihurtu ondoren.
Desarrollo económico
Errotak lanpostu zuzen bat sortzen du urtean zehar, eta bi lanpostu udako hilabeteetan, ekomuseoren eskaerari erantzuteko.
Zubietako Errota Ekomuseoa
Zubietako Errota Ekomuseoak ordubete inguruko bisitaldi gidatua eskaintzen du. Besteak beste, honako hauek hartzen ditu barnean: harrera; errotaren funtzionamendua eta makineria kanpotik aurkeztea; eho tokira igarotzea eta errota martxan jartzea; errotaren ganbaran dagoen museo etnografikoa bisitatzea; Zubietari eta haren tradizioei buruzko bideo bat ikustea; eta artisautza denda bisitatzea, hainbat produktu (nekazaritzako elikagaiak zein artisau lanak) eta askotariko liburuak salgai dituena.
Fitxa
Zubietako Errota EkomuseoaKokapena: Zubieta
Sarbidea:Doneztebe-Leitza errepidearen ertzean dago. Pasealeku bat prestatu zen herriaren sarreratik errotaraino, errota urez hornitzen duen ubidearen ertzetik.
Red Explora Nafarroako bazkidea: Zubietako Udala
Ingurumen-garapena
Zubietako Errota Ekomuseoa Zubietako ingurune naturalaren paisaian integratuta dago.
Garapen soziala
Errota Zubietako baliabide garrantzitsu bat da, eta erreferentziatzat hartzen da Malerrekako eskualdean. Mendetan zehar martxan egon da, eta gaur egun ere jardunean jarraitzen du ekomuseo bihurtu ondoren.
Ekonomia-garapen