Bidasoko bide berdea

Orain Bidasoko bide berdea dena orain dela urte batzuk Bidasoko trenaren ibilbidea zen. “Tren Txikito” izenaz ezagutzen zen horrek Elizondo eta Irun lotzen zituen, Baztan-Bidasoa osoa zeharkatuz Bidasoa ibaiaren ibilbidearen parean. Gaur egun, bidea Eurovelo sarearen barruan dago, 42 kilometroko ibilbidea eskaintzen du, eta Behobiatik (Gipuzkoa) Oronoz Mugairira doa. Bide hori egitea aukera paregabea da Baztan-Bidasoa ezagutzeko eta naturaz gozatzeko, bai bizikletaz, bai oinez, ia laua izanda ibilbide erraza eta atsegina baita.

Ficha

Bidasoko bide berdea

Localización: Baztan-Bidasoa. Lesaka, Igantzi, Sunbilla eta Doneztebetik igarotzen da. (EUS)

Accesibilidad:

Legasa eta Sunbilla arteko tarteak 9,3 km ditu guztira, eta gurpil-aulkian egin daiteke.

Socio de la Red Explora: Cederna Garalur - Uraren Bailarak

Desarrollo ambiental

Bide honek eskualdea modu jasangarrian ezagutzeko aukera ematen du. Erabiltzaile gehienek oinez edo bizikletaz egiten dute bidea. Bideak eskualdea zeharkatzen du Bidasoa ibaiaren parean, zeina eskualdeko natura-baliabide garrantzitsuenetako bat baita.

Desarrollo social

Eremuko biztanleek askotan erabiltzen dute bide hori ariketa fisikoa egiteko, ibiltzeko, korrika egiteko, bizikletaz ibiltzeko... Modu horretan, bizimodu osasungarria eta naturarekin harremanetan dagoena sustatzen da. Tarte batzuk irisgarriak dira eta gurpil-aulkian egin daitezke.

Desarrollo económico

Bideak mota guztietako turistak erakartzen ditu, eta horrek zeharkako lanpostuak sortzea dakar (ostatuak, dendak, jatetxeak eta tabernak). Bizikletaren sektorearekin lotutako enpresa berriak ere sortu dira (BTT zentroak, bizikletaz egindako bisita gidatuak...).

Bidasoko bide berdea

Orain Bidasoko bide berdea dena orain dela urte batzuk Bidasoko trenaren ibilbidea zen. “Tren Txikito” izenaz ezagutzen zen horrek Elizondo eta Irun lotzen zituen, Baztan-Bidasoa osoa zeharkatuz Bidasoa ibaiaren ibilbidearen parean. Gaur egun, bidea Eurovelo sarearen barruan dago, 42 kilometroko ibilbidea eskaintzen du, eta Behobiatik (Gipuzkoa) Oronoz Mugairira doa. Bide hori egitea aukera paregabea da Baztan-Bidasoa ezagutzeko eta naturaz gozatzeko, bai bizikletaz, bai oinez, ia laua izanda ibilbide erraza eta atsegina baita.

Fitxa

Bidasoko bide berdea

Kokapena: Baztan-Bidasoa. Lesaka, Igantzi, Sunbilla eta Doneztebetik igarotzen da. (EUS)

Irisgarritasun:

Legasa eta Sunbilla arteko tarteak 9,3 km ditu guztira, eta gurpil-aulkian egin daiteke.

Red Explora Nafarroako bazkidea: Cederna Garalur - Uraren Bailarak

Ingurumen-garapena

Bide honek eskualdea modu jasangarrian ezagutzeko aukera ematen du. Erabiltzaile gehienek oinez edo bizikletaz egiten dute bidea. Bideak eskualdea zeharkatzen du Bidasoa ibaiaren parean, zeina eskualdeko natura-baliabide garrantzitsuenetako bat baita.

Garapen soziala

Eremuko biztanleek askotan erabiltzen dute bide hori ariketa fisikoa egiteko, ibiltzeko, korrika egiteko, bizikletaz ibiltzeko... Modu horretan, bizimodu osasungarria eta naturarekin harremanetan dagoena sustatzen da. Tarte batzuk irisgarriak dira eta gurpil-aulkian egin daitezke.

Ekonomia-garapen