“BIZIBIDE” BTTko ibilbideak

Bizibide BTTrako gune berri bat da; Lesakan dago, eta 2022an inauguratu da. XC eta enduroko ibilbideak eskaintzen ditu. Ibilbideak zailtasun gorrikoak eta beltzekoak dira; laburrena 27 km luze da, eta luzeena 38 km luze, eta 1000 metrotik goitiko desnibela dute. Harrera gunea kiroldegian dago, eta han, Bizibideri buruzko informazioaz gain, hainbat zerbitzu eskaintzen dira, hala nola doako aparkalekua, dutxak eta aldagelak, bizikleta norberak konpontzeko eremua, bizikleta garbitzeko eremua, bizikleta gordetzeko tokia eta spa. Ausartenek bakarrik segitu dute aitzinera malkar horietan barna. Bizitzeko modu bat, gure bizimodua, gure Bizibidea. Ausartzen zara?

Ficha

"BIZIBIDE" BTTko ibilbideak

Localización: Lesaka

Socio de la Red Explora: Lesakako Udala

Desarrollo ambiental

Bizibide Lesakaren garapen jasangarriaren aldeko apustu garbia da, kirolaren, bizitza osasuntsuaren eta bizikleta bidezko mugikortasunaren bitartez. Promoziorako kanaletan, bisitariari eskatzen zaio ingurunea eta natura errespetatzeko, Bizibideren ardatz nagusiak baitira.

Desarrollo social

Bizibidek izaera integratzailea du, eta lesakarrak eta bizikletaren zaleak biltzen ditu, auzolanaren, bileren eta abarren bidez. Gainera, ibilbideak baserritarrak kontuan hartuta diseinatu dira.

Desarrollo económico

Herriko establezimenduetarako Bizibide zigilua sortu da, bai eta deskontu-bonuen sistema bat ere, bertako ekonomia eta herrian gastatzea sustatzeko. Zigilua duten establezimenduek txirrindularientzako aparteko zerbitzu bat edo gehiago eskaintzen dituzte.

“BIZIBIDE” BTTko ibilbideak

Bizibide BTTrako gune berri bat da; Lesakan dago, eta 2022an inauguratu da. XC eta enduroko ibilbideak eskaintzen ditu. Ibilbideak zailtasun gorrikoak eta beltzekoak dira; laburrena 27 km luze da, eta luzeena 38 km luze, eta 1000 metrotik goitiko desnibela dute. Harrera gunea kiroldegian dago, eta han, Bizibideri buruzko informazioaz gain, hainbat zerbitzu eskaintzen dira, hala nola doako aparkalekua, dutxak eta aldagelak, bizikleta norberak konpontzeko eremua, bizikleta garbitzeko eremua, bizikleta gordetzeko tokia eta spa. Ausartenek bakarrik segitu dute aitzinera malkar horietan barna. Bizitzeko modu bat, gure bizimodua, gure Bizibidea. Ausartzen zara?

Fitxa

"BIZIBIDE" BTTko ibilbideak

Kokapena: Lesaka

Red Explora Nafarroako bazkidea: Lesakako Udala

Ingurumen-garapena

Bizibide Lesakaren garapen jasangarriaren aldeko apustu garbia da, kirolaren, bizitza osasuntsuaren eta bizikleta bidezko mugikortasunaren bitartez. Promoziorako kanaletan, bisitariari eskatzen zaio ingurunea eta natura errespetatzeko, Bizibideren ardatz nagusiak baitira.

Garapen soziala

Bizibidek izaera integratzailea du, eta lesakarrak eta bizikletaren zaleak biltzen ditu, auzolanaren, bileren eta abarren bidez. Gainera, ibilbideak baserritarrak kontuan hartuta diseinatu dira.

Ekonomia-garapen