2020AN ONARTUTAKO
PROIEKTUAK

2020KO INBERTSIOAK

1. Zugarramurdiko museoko eta leizeko espazioak egokitzea eta berraktibatzea, egungo osasun-krisiaren testuinguruan

Sustatzailea: Zugarramurdiko Udala.
Emandako zenbatekoa: 21.087,67 €

Zugarramurdi eta leizea berraktibatzeko eta egokitzeko obren proiektua, COVID-19aren ondoren leizea berriro irekitzeko nahitaezko elementuak instalatuz. Udalak ingurumen-baliabideak eta -balioak modu jasangarrian kudeatzeko egiten duen lanean sartzen da.

2. Informazio-gunea eta aparkalekua egokitzea Usungo aparkalekuan, Arbaiungo arroilako hegoaldeko sarbidean

Sustatzailea: Erromantzatuko Udala.
Emandako zenbatekoa: 22.351,12 €

Bainu-eremuko erabiltzaileak arautzeko eta kontrolatzeko harrera-gune bat sortzea, masifikazioa saihesteko, paisaia-aberastasuna ez ezik ingurunea ere zaintzeko, eta herriko biztanleen bizi-kalitateari eusteko.

3. Lokizko txokoa-bide berdea-boilurraren museoa-Lokiz mendilerroa

Sustatzailea: Erromantzatuko Udala.
Emandako zenbatekoa: 16.561,21 €

Bainu-eremuko erabiltzaileak arautzeko eta kontrolatzeko harrera-gune bat sortzea, masifikazioa saihesteko, paisaia-aberastasuna ez ezik ingurunea ere zaintzeko, eta herriko biztanleen bizi-kalitateari eusteko.

4. Plazaolaren bide berdean ordezko bide bat egokitzea Bartolo tunelaren parean

Sustatzailea: Plazaola Partzuergo Turistikoa.
Emandako zenbatekoa: 15.981,68 €

Plazaolaren bide berdean ordezko bide bat egokitzeko obra-proiektua, Bartolo tunelaren parean (Lekunberri), tunel hori (une horretan itxita zegoena) saihestea ahalbidetzen zuena eta Lekunberri eta Leitza/Gipuzkoa arteko bide-zatiari jarraipena ematen ziona.

5. Bizikleta elektrikoak erostea turismo-informazioko puntuan alokatzeko

Sustatzailea: Lizarrerriko Turismo Partzuergoa.
Emandako zenbatekoa: 11.683,93 €

Mugikortasun jasangarriko proiektu honen xedea da bizikleta elektrikoak erostea Lizarrerriko Partzuergo Turistikoaren informazio turistikoko puntuan alokagai paratzeko.

6. Dérula hezkuntza eta belaunaldien arteko espazio gisa biziberritzea eta Basetxearen eta Acedoko artadiaren arteko lotura

Sustatzailea: Estemblo elkartea.
Emandako zenbatekoa: 18.160,00 €

Dérula espazioa sortzeko proiektua, ingurua egokituz eta garbituz, begiratokiak paratuz istripu geografiko nagusietara begira, eta mendirako ibilbideak seinaleztatuz. Proiektu honen helburu nagusia lankidetza-gune bat sortzea da, tokiko biztanleentzako elkarbizitza-leku gisa eta Basetxea eta Acedoko ingurune naturala lotzeko gune gisa.

7. Irantzuko lurretan kultura- eta natura-ondareari balioa ematea

Sustatzailea: Irantzuko Lurrak elkartea.
Emandako zenbatekoa: 17.207,74 €

Irantzuko lurrei lotutako baliabide naturalak balioesteko eta hobetzeko proiektua, Urbasa eta Andia mendilerroaren inguruko ibilbideak eta Allozko urtegiaren eragin-eremua COVID-19aren araudi berrira egokituz, guztia ere ibilbide horiek era guztietako erabiltzaileendako leku seguru eta irisgarri bihurtzeko.