Eslabako Santa Criz

Aztarnategiak erakusten du Nafarroan dauden hiri erromatarretako monumentalena, eta, segur aski, penintsulako iparraldeko zirraragarrienetako bat. Azaleraren % 1 bakarrik induskatu den arren, foroaren eremuan itzelezko hondakinak daude indusketa kanpainen ondorioz, museoko erakusketa baten itxura hartzen dutenak, bai eta errausketa-nekropolia ere. Bisitak aukera bikaina eskaintzen du baskoien lurraldeko hiri erromatarren eremu publikoa ezagutzeko. Gailurretik, Oibarren ikuspegi ikusgarria dago. Ibilbidea osatzeko, Eslabako erakusketa bat instalatu da antzinako olio-dolarean, 2024ra arte.

Ficha

Eslabako Santa Criz

Localización: Eslaba

Accesibilidad:

Museoa Eslabako hirigunean dago, antzinako olio-dolarean, hain zuzen, eta braillezko panelak eta ukipen-materiala ditu. Gainera, aparkalekutik sar daiteke aztarnategira. Bertan, mugikortasun urriko pertsonendako 2 plaza seinaleztatu dira, alboetan bankuak daude, eta bankuak eta mahai bat dituen piknikgunea ere bai.

Socio de la Red Explora: Eslabako Udala

Desarrollo ambiental

Santa Crizen balioa azpimarratzeak ahalbidetzen du eremuaren berezitasunari eustea eta ingurunea mantentzea. Ibilketa nordikoko “Santa Agata” ibilbidearen zati da, eta etorkizunean Galipentzuko bide zaharra berreskuratu nahi da.

Desarrollo social

VESTA 2021-2024 programaren barruan, hezkuntza-programa bat garatu da Santa Crizen gainean. Programa horrek baliabide horren aldeko interesa piztu nahi du Nafarroako ikastetxeen artean. Helburua: aztarnategia (IKO) publiko mota guztiei hurbiltzea.

Desarrollo económico

Santa Crizek zuzeneko 2 lanpostu sortzea ahalbidetu du: aztarnategia kudeatzen duen administraria/koordinatzailea eta gidari turistikoa. Noizean behin, kanpoko zerbitzuak kontratatzen zaizkie inguruko hornitzaileei, eta, halaber, kontsumitzaile izan daitezkeenak erakartzen ditu herrira.

Eslabako Santa Criz

Aztarnategiak erakusten du Nafarroan dauden hiri erromatarretako monumentalena, eta, segur aski, penintsulako iparraldeko zirraragarrienetako bat. Azaleraren % 1 bakarrik induskatu den arren, foroaren eremuan itzelezko hondakinak daude indusketa kanpainen ondorioz, museoko erakusketa baten itxura hartzen dutenak, bai eta errausketa-nekropolia ere. Bisitak aukera bikaina eskaintzen du baskoien lurraldeko hiri erromatarren eremu publikoa ezagutzeko. Gailurretik, Oibarren ikuspegi ikusgarria dago. Ibilbidea osatzeko, Eslabako erakusketa bat instalatu da antzinako olio-dolarean, 2024ra arte.

Fitxa

Eslabako Santa Criz

Kokapena: Eslaba

Irisgarritasun:

Museoa Eslabako hirigunean dago, antzinako olio-dolarean, hain zuzen, eta braillezko panelak eta ukipen-materiala ditu. Gainera, aparkalekutik sar daiteke aztarnategira. Bertan, mugikortasun urriko pertsonendako 2 plaza seinaleztatu dira, alboetan bankuak daude, eta bankuak eta mahai bat dituen piknikgunea ere bai.

Red Explora Nafarroako bazkidea: Eslabako Udala

Ingurumen-garapena

Santa Crizen balioa azpimarratzeak ahalbidetzen du eremuaren berezitasunari eustea eta ingurunea mantentzea. Ibilketa nordikoko “Santa Agata” ibilbidearen zati da, eta etorkizunean Galipentzuko bide zaharra berreskuratu nahi da.

Garapen soziala

VESTA 2021-2024 programaren barruan, hezkuntza-programa bat garatu da Santa Crizen gainean. Programa horrek baliabide horren aldeko interesa piztu nahi du Nafarroako ikastetxeen artean. Helburua: aztarnategia (IKO) publiko mota guztiei hurbiltzea.

Ekonomia-garapen