Mendukiloko Koba, Astitzen (Larraun, Nafarroa) kokatua eta Cuevas de Astitz-ko Leizeak S.L. enpresak kudeatua, saritua izan da Espainiako Koba Turistikoen ACTE Bikaintasunaren IV. Sariarekin, Espainiako Koba Turistikoen Elkarteak (ACTE) emana.
Saria Miras de Aire (Portugal) kobaren barruan eman zen, Koba Turistikoen Lehen Jardunaldi Lusitaniarren baitan, non Espainiako eta munduko koba turistikoen ordezkariak Bildu baitziren, ISCA (International Show Caves Association) elkarteak gonbidatuta.
Saria Manuel Durán, ACTEko lehendakariak, eman zuen; ISCAko presidentea, George Veni (Austria), arduratu zen insignia ofiziala jartzeaz. ACTEko idazkari Oviedo Gonzálezek irakurri zuen aktaren edukia. Ekitaldia gala-afari eta fado kontzertu batekin amaitu zen, nazioarteko lur azpiko ondarearen aintzatespen gau emozional eta sinboliko batean.
Hogei urteko konpromiso baten aitortza
Amaia Govillar Arzak, kobako gidari eta kudeaketako arduradunetako batek, aurkeztu zuen Mendukiloren hautagaitza, eta ACTEko epaimahaiaren aho bateko babesa jaso zuen. Bere lana, “20 urteko praktika onak: jasangarritasunean, kontserbazioan eta ingurumen-hezkuntzan” izenburupean, kudeaketa integrala, ingurumenarekiko errespetua eta komunitatearekiko konpromisoa uztartzen dituen adibide bikain gisa baloratu zen.
Epaimahaiak nabarmendu zituen “lanaren zehaztasuna, koherentzia eta sentsibilitate profesionala”, eta azpimarratu zuen aurkeztutako txostenak “epaimahaia txundituta utzi zuela bere garapenaren kalitateagatik, helburuen argitasunagatik eta proposamenaren sakontasunagatik”.
Aitorpen hau, gainera, bat dator Mendukiloko Kobaren XX. urteurrenarekin (2005–2025); urte hauetan, kobak zientzia-zabalkundea, jasangarritasuna, ingurumenheziketa, irisgarritasuna eta landa-garapena uztartu ditu Aralarko mendilerroaren bihotzean.
Mendukiloko Koba garaile izan da edizio honetan, beste bi proiektu ospetsu gaindituz:
• El Soplao Koba (Kantabria), barneko via ferrata bisita berritzaile bat aurkeztu duena.
• Almadén Meategia, bere baliabide museografiko eta interpretatiboetan egindako hobekuntzagatik aitortua.
Aurrekontu handiagoak zituzten proiektuekin lehiatu arren, ACTEko zuzendaritzabatzordeak eta kideen ordezkariek aho batez erabaki zuten Mendukilok sarirako oinarriak erabat betetzen zituela, eta elkartearen bikaintasun, jasangarritasun eta benetakotasun espiritua islatzen zuela.
Amaia Govillarrek saria eskaini zien Larraun eta Lekunberriko udalei, Astitzeko
Kontzejuari eta Plazaolako Turismo Kontsortzioari, Cuevas de Astitz S.L. empresa kudeatzailearen sustatzaileei. Halaber, eskerrak eman zizkien bere lankideei, Miren Larburu eta Rakel Navarrori, “beren ilusio, konpromiso eta kobarekiko maitasunagatik”.
Publikoari ireki zenetik, 2005eko uztailaren 22an, Mendukiloko Kobak 400.000 bisitari baino gehiago hartu ditu. Bere kudeaketa-eredua hezkuntza- eta ingurumen-bokazio sendoan oinarritzen da, irisgarritasun unibertsalerako proiektuetan, hezkuntzaesperientzia didaktikoetan, ingurumen-kontrol sistemetan eta unibertsitateekin nahiz erakunde zientifikoekin etengabeko lankidetzan.