Beintza-Labaiengo udalak herritar eta bisitariak gonbidatzen ditu bi ibilbide kultural egitera, herriaren eta bere jendearen oroimena berreskuratzen dituenak, bertako ondare hurbilenaren inguruan: garbitokiak eta iturriak.
Leku hauek ez dira herri-arkitekturaren testigantza bakarrik, baizik eta eguneroko historian aberatsak diren tokiak, batez ere emakumeekin lotuak, bertan arropa garbitzen, hizketan eta bizipenak partekatzen aritzen baitziren. Gaur egun, 6 eta 2,5 kilometroko bi ibilbideren bidez, natura betean paseatzeko, ezagutzeko eta ondareaz gozatzeko lekuak bilakatu dira.
Panel eta azalpen erraxen bidez, garbitoki horiek bizirik ezagutu zituzten pertsonen testigantzak jasota, ibilbideetan zehar geldialdiak egitera eta urak herriaren bizitzan izan duen garrantziaz jabetzera gonbidatzen dute.
Ibilbide hau, Red Explora Navarra – Nafarroa Ezagutu Sarearen baitan, turismo hurbila, errespetuzkoa eta aberasgarria sustatzeko sortu da. Plan bikaina da kultura, paisaia eta tradizioa uztartu nahi dituztenentzat, bai Malerrekan, bai Bidasoa eskualdean.
Ibilbide hau Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin finantzatu da, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bidez.
Lanak Malerreka Common Zerbitzuak, mikrokoop, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak egin ditu.
Beintza-Labaien zure zain dago, bere iragana berraurkitzeko… eta orainaldian gozatzeko!!!