Plazaola partzuergo turistikoak amaitu ditu “Plazaolako bide berdea hobetzeko eta birgaitzeko proiektua, Urritza (Imotz) eta San Migeltxo (Mugiro-Larraun) udalerrietan”. Lan horiek Lakita S.A. enpresak egin ditu azken asteetan, 19.758,67 euroko zenbatekoarekin.
Obra hau Larraungo Udalaren eta Imozko Udalaren finantza-konpromisoarekin egin da, eta Plazaola partzuergo turistikoari eman diote obra kontratatzeko ardura. Nafarroako Gobernuak emandako laguntzari eta dirulaguntzari esker egin ahal izan da obra hori, 15.806,94€, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiak ateratzen duen, Nafarroako Esplorazio Sareko espazio eta ibilbideetan Lurralde Garapen Iraunkorreko proiektuak gauzatzeko toki entitateei eta irabazi asmorik gabeko entitateei 2024 eta 2025 urteetarako dirulaguntzak emateko deialdiaren esparruan.
Obrak honako hauek biltzen zituen: Mugiroko Plazaolako hormak birgaitzeko proiektua; Mugiroko Plazaola bide berdeko harlangaitzezko hormak konpontzeko lanak, San Migeltxo inguruan (Mugiro-Larraun); Urritzako tunela birgaitzeko eta hobetzeko proiektua; tunelaren hegoaldeko ahoko arrapala eta eskailera konpontzeko lanak; eta Urritzako (Imotz udalerria) Basaburua ibaiaren pasabideko arrapala hobetzeko lanak.
Obra horrek nabarmen hobetuko du bide publikoaren irisgarritasuna eta egoera, eta inguruko biztanleei eta bisitariei mesede eginez.
Esku-hartze horrek bat egiten du partzuergoak berak, tokiko udalek edo Nafarroako Gobernuak Plazaolako bide berdearen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko sustatutako beste ekimen batzuekin. Hori dela eta, partzuergoak gogorarazi nahi die bide berdea egin nahi dutenei aldez aurretik informatu daitezela webguneen www.plazaola.eus eta sare sozialen bidez, obrekin jarraitzen baitute bide berdean. Alde batetik, Iberdrolaren kanalizazioari lotutako obrak, Lekunberri eta Uitzi arteko tartean, eta bestetik, Irurtzun eta Leitza arteko tarteetan egiten diren irisgarritasun-obretako jarduketa txiki batzuk.