Red Explora Navarra / Nafarroa Ezagutu Sareak irisgarritasunari eta jasangarritasunari buruzko prestakuntza antolatu du ekainaren 1etik uztailaren 3ra bitartean Iruñean. Ikastaroaren helburua elkartearen parte diren espazio natural eta berezien kudeaketa jasangarri eta irisgarria babestea da.
Ikastaroak 45 ordu izango ditu, astelehen, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko ekitaldi-aretoan (Iruñeko González Tablas kaleko 9. zenbakian).
Prestakuntza honetan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 21a baino lehen eman behar dute izena formulario honetan: https://forms.office.com/e/srwbkHKDVN.
Ezagutza teorikoak eta praktikoak lantzeaz gain, irisgarritasunaren inguruko jardueren proposamen bat egingo da, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan ezartzeko.
Gai-zerrendak bost zati ditu:
– Iraunkortasunerako sarrera
– Irisgarritasunerako sarrera
– Lurraldearen diagnostikoa eta ezagutza
– Komunikazioa, parte-hartzea eta talde-lana
– Proiektu irisgarriak garatzea
Inskribatutako pertsonen artean honako alderdi hauek baloratuko dira:
– Motibazioa eta lotura pertsonala edo lanekoa lurralde-garapen orekatuarekin
– Ingurumenari, landa-inguruneari, dinamizazio soziokulturalari, ondareari eta abarri lotutako Lanbide Heziketako edo unibertsitate-graduko titulazioak izatea, edo praktikak amaitu gabe egotea edo ikasturte amaierako lana entregatzea.
– Oinarrizko ofimatika
– Euskararen ezagutza
– Dinamizazioari, arretari eta/edo iraunkortasunari buruzko aldez aurreko ezagutzak eta/edo esperientzia
– Iraunkortasunaren dinamizazioan lan egiteko prestasuna datozen hilabeteetan
– Beste trebetasun batzuk: komunikaziozkoak, arretakoak, ekimena, dinamismoa, talde-lana, sormena, gatazkak konpontzea
– Bost plaza gordeko dira desgaitasuna duten pertsonentzat.