- ekitaldia hau amaitu da.
“Vasco Navarro Trenaren Bide Naturala” Bide Berdearen Eguna 2022
18 September, 2022 · 10:00 - 17:00

Zatoz igande honetan, irailak 18, “Vasco Navarro trenaren natur bidea” Bide Berdearen Egunaren festara. Bi ibilaldi antolatu dira Acedo eta Maeztu arteko bide zatian, gehien gustatzen zaizuna hauta dezazun:
- bizikletaz, 15 km Acedotik
- oinez, 8 km Maeztutik.
Bi ibilaldiak Antoñanan bukatzen dira. Han, jatekoa banatuko zaie izena eman duten guztiei, eta adin guztietako jendearentzat jokoak izanen dira, material birziklatua erabilita, Nafarroa Ezagutu Sarearen eta Prospero teatroaren jasangarritasun tekniken eskutik.
Izena eman dezakezu izena emateko webgunean. Inskripzioa 2 eurokoa izanen da parte hartzaile bakoitzeko, eta bizikletaz ibiltzeko nahitaezkoa da kaskoa erabiltzea.
Informazio gehiago hemen: https://teder.org/dia-de-la-via-verde-2022/