Erronkariko bainu-eremua

Bainu-eremua presarekin, freskatu eta igeri egiteko. Gainera, bada berdegunea, zuhaiztia eta piknikgunea. Udan jende asko egon ohi da. Erronkarin, Erronkaribarko Interpretazio zentroa eta turismo bulegoa daude; azken horrek antolatzen ditu ingurumeneko hezkuntza eta interpretazioko jarduerak.
Ficha
Erronkariko bainu-eremuaLocalización: Roncal
Socio de la Red Explora: Erronkariko Udala
Desarrollo ambiental
Erronkariarrendako ez dago ibairik eta bainu-eremurik gabeko herririk; haiendako balio handiko eremua da, non urarekin lehen hartu-emanak izan baitituzte. Herri gisa, ibaia eta bainu-eremua mantendu eta zaintzeko kezka bizia dute. Era berean, ingurumenaz sentsibilizatzeko jarduerak antolatzeko toki ezin aproposagoa da, interpretazio zentroak edo ibarrean dauden ingurumen-hezkuntzako enpresaren batek antolatutakoak, alegia. Presan berean ikusgai daude amuarrainak, ezkailuak eta beste espezie batzuk.
Desarrollo social
Erronkariko bainu-eremuan elkartzen dira herritarrak eta udako bisitariak. Han, batera egon ohi dira haurrak, gazteak eta, bereziki, emakumezkoak; tokia eta solasak partekatzen dituzte. Urteko beste garai batzuetan, pikniktegiak erabiltzen dituzte herritarrek eta kanpotarrek. Ikusgarria da, zinez, ibaia urez gainezka ikustea.
Desarrollo económico
Tokiko herritarrak freskatzera beste herrietara ez joateak herriko ekonomia indartzen du, bereziki ibaitik hurbilen dauden ostatuena eta, halaber, dendena eta botikarena. Urtetik urtera gero eta jende gehiago elkartzen da eta horrek baliabideak emendatzen ditu Erronkarin
Erronkariko bainu-eremua

Bainu-eremua presarekin, freskatu eta igeri egiteko. Gainera, bada berdegunea, zuhaiztia eta piknikgunea. Udan jende asko egon ohi da. Erronkarin, Erronkaribarko Interpretazio zentroa eta turismo bulegoa daude; azken horrek antolatzen ditu ingurumeneko hezkuntza eta interpretazioko jarduerak.
Fitxa
Erronkariko bainu-eremuaKokapena: Roncal
Red Explora Nafarroako bazkidea: Erronkariko Udala
Ingurumen-garapena
Erronkariarrendako ez dago ibairik eta bainu-eremurik gabeko herririk; haiendako balio handiko eremua da, non urarekin lehen hartu-emanak izan baitituzte. Herri gisa, ibaia eta bainu-eremua mantendu eta zaintzeko kezka bizia dute. Era berean, ingurumenaz sentsibilizatzeko jarduerak antolatzeko toki ezin aproposagoa da, interpretazio zentroak edo ibarrean dauden ingurumen-hezkuntzako enpresaren batek antolatutakoak, alegia. Presan berean ikusgai daude amuarrainak, ezkailuak eta beste espezie batzuk.
Garapen soziala
Erronkariko bainu-eremuan elkartzen dira herritarrak eta udako bisitariak. Han, batera egon ohi dira haurrak, gazteak eta, bereziki, emakumezkoak; tokia eta solasak partekatzen dituzte. Urteko beste garai batzuetan, pikniktegiak erabiltzen dituzte herritarrek eta kanpotarrek. Ikusgarria da, zinez, ibaia urez gainezka ikustea.
Ekonomia-garapen