Kobazuloen XVI. Eguna ospatuko da Lurpea elkartearen eskutik martxoaren 14-15 eta 21-22an.
March 14 - March 15

Lurpea elkarteak zortzi kobazulo biltzen ditu, eta bisitatzen dituzten pertsonei lurpeko mundua ezagutaraztea du helburu.
Koben Egunean zehar:
- Sarrerek %50eko deskontua izango dute.
- Arostegiko Izarpe kanpinean Poods batean gau bateko egonaldia eta gosaria zozketatuko dira.
- Kobazuloak bisitatzeko hamar bono eta bertako produktuez osatutako saski bat zozketatuko dira.
Nafarroa Ezagutu Sarean dauden kobazuloek ere jarduerak eskaintzen dituzte, aldez aurretik erreserba behar dutenak.
ZUGARRAMURDI
- Martxoak 15, igandea: kobazuloetara bisita gidatua. Ordubete inguruko bisita honetan, irisgarritasuna hobetzeko egiten ari diren lanak ezagutuko ditugu, baita gaur egun arte kobazuloak izan duen bilakaera eragin duten gertaera hidro-geologiko eta historikoak ere.
- Martxoak 15, igandea, 12:00etan Sorginen Museoko auditorioan: “Zugarramurdi egunkarietan: hiru mendeko historia Lezeen eta herri-bizitzaren inguruan” hitzaldia. Fermin Iriartek prentsa-ebakinetan jasotako albiste eta kontakizun garrantzitsuenen aukeraketa.
MENDUKILO
- Martxoak 14, larunbata: dastaketa itsua Aralarko erraietan. Ordu eta erdi inguruko zentzumen-proposamena. Sarrera argirik gabe eta ur, zuku eta gazta dastaketa itsuarekin.
- Martxoak 15, igandea: bost pase %50eko deskontuarekin.
Informazio gehiago: LURPEA prensa oharra 2026