Iratiko bidexka

Ibilbide zirkular eroso eta sinplea, 6 kilometrokoa, Agoitzen hasten eta amaitzen dena. Irati ibaiaren bi aldeetatik paraleloan igaroz, ibilbidean barna dagoen kultura- eta natura-ondare aberats eta askotarikoa deskubritzen laguntzen du (Auzolako Erdi Aroko zubia, Zalurribarko San Salbatore monasterioaren aurriak, elurtegia, San Roman ermita, Irati ibaiaren gaineko begiratokia, Ekaiko Zerrategiko auzunea —aurriak eta kaia, presak eta konportak, irlak eta ibarbasoak, errota—... Ibilbidea bat dator zati batean EuroVelo3 ibilbidearekin eta Iratiren Natur Bidearekin.
Desarrollo ambiental
Bidexkari esker, Iratiko ibai-sistemako (Natura 2000) Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) ezagut daiteke. Ibilbidean barna, boluntarioek ingurumen-ekimenak gauzatzen dituzte (landaketak, zuhaitz bereziak identifikatzea...)
Desarrollo social
Ibilbideak bokazio sozial argia du; izan ere, tokiko pasealekua aisialdirako modurik onena da, kontuan hartuta udalerria Itoizko presak mugatzen duela iparraldean, eta Nafarroako ubideak, errepideek eta saihesbideek mendebaldean.
Desarrollo económico
Ez du zuzeneko lanposturik sortzen. Zeharka, Agoitzen hasten eta amaitzen den ibilbidea izateak zuzenean eragiten die merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen diru-sarrerei, turismo-baliabidea den aldetik.

Fitxa
Iratiko bidexkaKokapena: Agoitz
Red Explora Nafarroako bazkidea: Agoizko Udala
Ingurumen-garapena
Bidexkari esker, Iratiko ibai-sistemako (Natura 2000) Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) ezagut daiteke. Ibilbidean barna, boluntarioek ingurumen-ekimenak gauzatzen dituzte (landaketak, zuhaitz bereziak identifikatzea...)
Garapen soziala
Ibilbideak bokazio sozial argia du; izan ere, tokiko pasealekua aisialdirako modurik onena da, kontuan hartuta udalerria Itoizko presak mugatzen duela iparraldean, eta Nafarroako ubideak, errepideek eta saihesbideek mendebaldean.
Ekonomia-garapen