Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

BOTA KABLEA!!: MALLOETAKO KABLEAK IRUÑEKO AUTOBUS GELTOKI ZAHARREAN

25 January, 2019 · 20:30 - 9 February, 2019 · 20:30

Doan
bota kablea los cables de las malloas en la antigua estacion de autobuses araizko kartela

Iruñeko eraikin zaharrak (Geltoki), Araizko bailaran baserrietara belarra eramateko hamar-kadetan erabili gabe egon den eta, sinbolikoki, berreskuratu egin duten kable sistemaren inguruko argazki erakusketa hartuko du, urtarrilaren 25etik otsailaren 9a arte. Hau guzia, beste euskarri eta jarduera batzuek lagunduta: ikus-entzunezkoa, bailarako natura, kultura eta ohiturak azaltzen dituen panelak eta “Araizko Zaporeak” iniziatibaren eskutik ekarritako bertoko produktuen dastaketa.

Urtarrilak 25, ostirala, 19:30etan ospatuko da ekitaldi nagusia:

  • Argazki erakusketaren aurkezpena (Idoia Zabaleta) eta gainontzeko panel dibulgaziozko-informatiboen aurkezpena (bi panel izanen dira: Araitz bailararen ingurukoa eta “Araizko Zaporeak” iniziatiba azaltzen duena. Hauekin batera, panel interaktibo izenen da askotari-ko informazioarekin: Natura, Paisaia, Ohiturak, Biztanleria, Turismoa, Ibilbideak etab.
  • “Araizko Zaporeak” iniziatibak egindako kable-sareari buruzko Ikus-entzunezkoaren es-treinaldia.
  • Araitzko trikitilarien emanaldia.
  • Luntxa bertako produktuekin. “Km 0” produktuak sustatzeko ekimena landa-abeltzainen babesa “Araizko Zaporeak” iniziatibak antolatuta

Argazki erakusketa, panel informatibo eta interaktiboak, eta informazio orokorra izango duen mahaia (foiletuak eta mapak etab.) egonen da Urtarrilaren 25etik Otsailaren 9ra.

Xehetasunak

Hasiera:
25 January, 2019 · 20:30
Amiera:
9 February, 2019 · 20:30
Prezioa:
Doan