Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

Kobazuloen XVI. Eguna ospatuko da Lurpea elkartearen eskutik martxoaren 14-15 eta 21-22an.

March 14 - March 15

Lurpea elkarteak zortzi kobazulo biltzen ditu, eta bisitatzen dituzten pertsonei lurpeko mundua ezagutaraztea du helburu.

Koben Egunean zehar:

  • Sarrerek %50eko deskontua izango dute.
  • Arostegiko Izarpe kanpinean Poods batean gau bateko egonaldia eta gosaria zozketatuko dira.
  • Kobazuloak bisitatzeko hamar bono eta bertako produktuez osatutako saski bat zozketatuko dira.

Nafarroa Ezagutu Sarean dauden kobazuloek ere jarduerak eskaintzen dituzte, aldez aurretik erreserba behar dutenak.

ZUGARRAMURDI

  • Martxoak 15, igandea: kobazuloetara bisita gidatua. Ordubete inguruko bisita honetan, irisgarritasuna hobetzeko egiten ari diren lanak ezagutuko ditugu, baita gaur egun arte kobazuloak izan duen bilakaera eragin duten gertaera hidro-geologiko eta historikoak ere.
  • Martxoak 15, igandea, 12:00etan Sorginen Museoko auditorioan: “Zugarramurdi egunkarietan: hiru mendeko historia Lezeen eta herri-bizitzaren inguruan” hitzaldia. Fermin Iriartek prentsa-ebakinetan jasotako albiste eta kontakizun garrantzitsuenen aukeraketa.

MENDUKILO

  • Martxoak 14, larunbata: dastaketa itsua Aralarko erraietan. Ordu eta erdi inguruko zentzumen-proposamena. Sarrera argirik gabe eta ur, zuku eta gazta dastaketa itsuarekin.
  • Martxoak 15, igandea: bost pase %50eko deskontuarekin.

Informazio gehiago: LURPEA prensa oharra 2026

Xehetasunak

Hasiera:
March 14
Amiera:
March 15

Egoitza

Navarra España