“Plazaola Gastronomika” berriro ere martxan da proposamen berriekin, martxoaren 19an eta 21ean
March 19 - March 21

Oraingoan, esperientziek gaztagileak, sagardogileak, kalabaza ekoizleak eta fruitu lehorrak lantzen dituzten ekoizleak elkartzen dituzte.
Plazaola Partzuergo Turistikoak Plazaola Gastronomika jarri zuen abian, Plazaola-Mendialdea lurraldeko aberastasun gastronomikoa balioan jartzeko eta landa-helmuga autentiko, jasangarri eta tokiko produktuari lotu gisa duen nortasuna indartzeko asmoz sortutako proiektua.
Testuinguru horretan, lau esperientzia gastronomiko diseinatu ziren; horietatik bi otsailaren 28an eta martxoaren 1ean egin dira, hurrenez hurren, Maskarada-n eta Mendukilo-n (Larraun).
Hurrengo hitzorduak martxoaren 19an eta 21ean izango dira, Uztegin (Araitz) eta Oskotzen (Imotz). Proposamen hauek aukera ematen dute produktua, ekoizleak eta ekoizpena garatzen den ingurune naturala bertatik bertara ezagutzeko.
Egitaraua
Martxoak 19, osteguna – 10:30
Beloki Mendia gaztandegia – Uztegi (Araitz)
Latxa ardi-esnez egindako gazta mota desberdinen dastatze gidatua, Malloen magalean ekoitziak. Esperientziak ekoizpenprozesuaren azalpena eta Perkatzenea sagardotegiko sagardoarekin egindako uztarketa barne hartzen ditu.
Martxoak 21, larunbata – 11:00
Curly Creek Ranch – Oskotz (Imotz)
Kalabazarekin egindako errezeten eta BasaBIOtza-ko fruitu lehorrekin prestatutako pateen dastaketa, zukuekin eta Perkatzenea sagardoarekin lagunduta. Esperientziak ranchoaren bisita ere barne hartzen du; bertan, energia berriztagarriak eta kudeaketa holistikoa uztartzen dira, naturarekin konektatutako bizimodu-eredu batean.
Izen-emateak eta prezioak
Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da martxoaren 16a baino lehen.
Esperientzia bakoitzerako prezio berezia. Helduak: 15 € eta 14 urtetik beherakoak: 10 €
Izen-emateak: 639 418 463 eta galdetegian: https://labur.eus/aovtgwgh
Informazio gehiago:2. PRENSA OHARRA Plazaola Gastromomika